Gure Etorkizunari Begira

   EMBED

Share

Preview only show first 6 pages with water mark for full document please download

Transcript

2014ko apirila • 15. zenbakia zumaiako herri eskola • zumaiako institutua • zumaialhi.hezkuntza.net zumaiabhi.hezkuntza.net Gure etorkizunari begira ZU MAIAKO HERRI ESKOLA ZU MAIAKO INSTITUTUA HH - LH1 Aita Mari, 44 tel: 943 861 037 fax: 943 862 501 email: [email protected] webgunea: zumaialhi.hezkuntza.net LH2 - LH3 Sagarbidea, 1 TEL: 943 861 693 DBH - Batxilergoak - Zikloak Aita Mari, 45 tel: 943 860 809 - 943 862 320 fax: 943 860 810 email: [email protected] webgunea: zumaiabhi.hezkuntza.net Aldizkarian parte hartu nahi baduzue: artikuluak idatzi edo proposatu, edozein gairi buruzko kezkak plazaratu, abisuak eman, iritziak bota... gurekin harremanetan ipini. editoriala I Iazko aldizkariari “Guztiona guztiontzat” izenburua jarri genion. Aldizkari hau ere guztion artean eta guztiontzat egina da. Beti bezala, eskola komunitateko estamentu guztiok hartu dugu parte, denontzat interesgarria izango den ilusioarekin. Ikasturte honetan hainbat gai izan ditugu esku artean Zumaiako Herri Eskolan, eta horiek partekatzeko asmoz argitaratu dugu 15. zenbakia duen aldizkari hau. Besteak beste, erretiroa hartutako irakasleen agurra, ikasle ohien gogoetak, bidaiak, irteerak eta bestelako jarduera osagarriak, kultur ekintzak, zikomotrizitateari, ziberbullying-ari eta eskola-kirolari buruzko artikuluak, aholkuak, jarduera aipagarriak… ezagutzeko aukera izango dugu. Atsegingarria izango zaigulakoan, agur bero bat. ZHE zuzendaritza Si queréis participar en la revista, ya sea escribiendo o proponiendo artículos, planteando dudas sobre cualquier tema, dar avisos, opiniones... poneros en contacto con nosotros. aurkibidea Irteerak ............................................................ 3 Haurrek bidaltzen dizkiguten mezuak .......... 4 Los mensajes que nos mandan l@s niñ@s ... 6 Agenda 21 ........................................................ 8 Eskolan ikaskide, itsasoan lehiakide ............ 12 Darahli ........................................................... 15 Gaztetxoak eta sare sozialak. Gurasoen betebeharrak ................................ 16 Nuestros/as menores y las redes sociales. Función de los/las padres y madres ........... 17 Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak .................................................... 18 Iruditan .......................................................... 20 Psikomotrizitatea haur hezkuntzan ............ 22 La psicomotricidad en educacion infantil .. 23 Zig gelako ikasleak sasoi betean ............... 25 Cruz Carmona familia .................................. 26 Goazen Bilbora, goazen antzokira!!! ........... 27 Itsasertzetik elurretara ................................. 28 Destination… Paris!!! .................................... 29 Iseka, bidea egiten ....................................... 30 Kyle Wymer, our American teacher ............... 32 Zhe-ko web orrian atal berria: hezkuntza gaiak ............................................ 34 La web zhe va estrenar un nuevo apartado: temas educativos .......................................... 35 Ikasle ohien ikuspuntu eta esperientziak ... 36 Eskerrik asko, Alfredo eta Arantxa!!! .......... 38 editorial E l año pasado titulábamos la revista “De todos y para todos”. Igualmente la edición de este año está hecha también entre todos/as y para todos/as. Como siempre, todos los estamentos que formamos nuestra comunidad escolar hemos tomado parte con la ilusión de que nos resulte interesante. Durante el presente curso escolar, en Zumaiako Eskola hemos tratado diversos temas y acontecimientos. Con la intención de compartirlos, hemos elaborado la decimoquinta edición de la revista. Tendremos la oportunidad de conocer, entre otros, jubilaciones y despedidas, aportaciones de nuestros antiguos alumnos/as, excursiones y otras actividades complementarias, salidas culturales, artículos sobre psicomotricidad, ciberbullying y deporte escolar, consejos, experiencias significativas… Con la esperanza de que disfrutemos de su lectura, un afectuoso saludo. Dirección de ZHE HIRUGARREN ZIKLOA BIGARREN ZIKLOA LEHEN ZIKLOA HAUR HEZKUNTZA IRTEERAK eta EKINTZAK HH2 HH3 • Arroa (autobusez) • Foronda (oinez) • Auzoa ezagutuz • Herria ezagutuz • Gurasoentzako • Aizarna emanaldia (autobusez) HH4 • S. Migel (oinez) • Herria ezagutuz • Zubieta (autobusez) • Olentzero festa eskolan • Ekain berri(autobusez) • Askizura (oinez) • Arama (autobusez) • Igeriketa (20 saio) 2.maila • Donostia:kristina enea (trenez) • Askizura (oinez) • Arama (autobusez) • Zinea euskaraz 3.maila • Perretxiku bilketa • Liburutegira • Herria ezagutzen • Hondarribira, txingudiko padura • Lurraxka Barnetegia .(2 egun) • Askizu (oinez) • Herria ezagutuz • Larraul (autobusez) • Zinea euskaraz • Argitxo kanpaina 1.maila • Udazkeneko buelta • Liburutegira/Ludoteka • Herria ezagutzen HH5 • Huitzi Barnetegia (2 egun) • Santixo Padura • Zumaia ezagutzen • Liburutegia • Olentzero festa eskolan 4. maila • Algorri interpretazio zentroa • Ingurugiro etxea( Azpeitia) • Baratze barnetegia ( 2 egun) • Elorrixa • Zumaia ezagutzen • Liburutegia • Bide heziketa • San Telmo saria ahozko lehiaketara. • Bertso paper lehiaketa. Igeriketa ( 20 saio) - Olentzero festa eskolan - Lorategia - Irratsaioa asteartearo - Txuri Urdin Metaleria kontzertu didaktikoa - Sexu Heziketa. - Kontsumobide programa. 5. maila • Zumaia historia. • Kutxagunea. • Bertitz barnetegia. (2 egun) • Zure zaborrekin zer? • Eskalada 6. maila • Algorri interpretazio zentrao • Argazki rallya • Arantza barnetegia.( 2 egun) • Idazleak ikastetxera. • Urpekaritza • Bide heziketa Lorategia - Irratsaioa asteartero - bertso emanaldia - Zestoa - Metaleria kontzertu didaktikoa - Bide Heziketa - San Telmo saria ahozko lehiaketara. - Bertso paper lehiaketa. Sexu heziketa - Kontsumobide programa. IKASLE GUZTIEK PARTE HARTZEN DUTE: • Gabon eguneko kaleko ekitaldian • Santa eskean kantuan • Inauterietako emanaldia. 2014ko apirila • 15. zenb. 3 psikologia HAURREK BIDALTZEN DIZKIGUTEN MEZUAK Jabi Etxano Gorputz Hezkuntzako Irakaslea Bizi garen mundu honetan Mass Mediek gero eta garrantzi gehiago daukate. Azken hamarkadetan komunikabideek beste era berri batzuk jorratu dituzte mezuak igortzeko, eta gure bizitzan daukaten eragina ukatzea, entzungor egitea izango litzateke. Guk geuk ere, egunerokoan, komunikatzeko era berri horiek sarriago erabiltzen ditugu. Internet, eta berarekin batera garatu diren era berri horiek: Whatsapp, e-maila, line, facebook… gero eta indar handiago hartzen ari dira; mezu igorle eta hartzaileen bizitzan are eta garrantzi nabarmenagoa edukiz. Baina hemen ez noa komunikatzeko medio, edo era berri horiei buruz hitz egitea. Hemen, egunerokoan gure lanean haurrek ahoz eta keinuz, nahita edo nahi gabe, etengabe bidaltzen dizkiguten mezuei buruz hitz egin nahi dut. Haurra jaio aurretik ere mezuak bidaltzen ari da: mugimenduarekin, ostikadekin... Jaio ondoren, garrasiak eta keinuak erabiltzen ditu gehien bat. Beranduago, hi­ tza sartzen da, eta jarrera ere nabarmenagoa egiten da. Mezu horiek izugarrizko eragina daukate, batez ere, jaso­ tzen duenarentzat. Esaten dute errazegi hitz egiten dugula. Ez garela konturatzen edo jabetzen gure hitzek zein eragin daukaten besteengan, besteen emozioetan. Esaten dute ere, gero eta gehiago kostatzen zaigula entzutea, horri denbora eskaintzea. Zer esan eta zer entzun, mezuaren nahitaezko bi alderdiak dira; baina… ez dugu ahaztu behar ere nola esan eta nola entzun. unadocenade.com Gure lanean, irakasle bezala, egunero eta etengabe mezuak jaso eta igortzen ari gara. Irakasle ikasle harremanean dago oinarrituta gure lana. Bi norabideetan ehunka mezu guru­ tzatzen dira: hitzez, keinuz, jarreraz… Bai! mezuak dira. Eskaintzen al diegu behar duten denbora? Ematen al diegu Haurren mezuak erantzutea eta atzean gordetzen dituzten emozioak eta egoerak kudeatzen erakustea da helduon zeregina. 4 2014ko apirila • 15. zenb. benetan daukaten garrantzia? Ba al dakigu mezu horiek interpretatzen eta erantzun egokiak ematen? Igorritako mezuak era zuzenean igortzen al ditugu? Galdera hauek edo antzekoak sarritan dauzkagu gure buruan bueltak ematen. Ziur nago gure eguneroko lana bukatu eta egunean zehar zer egin dugun aztertzen baldin badugu, konturatuko garela hainbat mezuri era ezberdinetan erantzun diegula. Ikasleekin batera mezu horiei erantzuten, eta atzean gordetzen dituzten emozioak eta egoerak kudeatzen saiatu garela; are gehiago, egoera eta emozio horiek nola kudeatu ikasten-irakasten ari garela. Hori da bidea, hori da gure lana: gizarte honetarako, eta hau aldatzeko, gizakiak heztea. Ez bakarrik eduki mota batzuekin, baizik eta, giza harremanetarako, eta gizakia zoriontsu izateko baliabideekin hornitzea. Nik lan egiten dudan alorrean, Gorputz-Hezkuntzan, gero eta pisu gehiago hartzen ari dira jarrerazko edukiak, aurreko artikulu batean idatzi nuen bezala. Agian, jolas egoeran haurra bere elementuan sentitzen delako, eta bere hitz, keinu edo jarrerak ezkutatzea zailago egiten zaiolako, etengabe, eta sarri konturatu barik mezuak bidaltzen ari baita. Mezuak bidaltzeko bideak: 1. Hitzen bidez: Zehatzena eta garbiena izan beharko litzateke, baina sarritan justu kontrakoa bihurtzen da: ez delako hain erraza hitzez azaltzea sentitzen duguna, edota erraz manipulatu daitekeelako, eta engainurako erabili. 2. Keinuen bidez: Haurraren kasuan lehenengo bidea, baina denborarekin ikasten joaten da, eta beti esan ohi da gizakiak “antzerkirako” joera handia daukala. Beraz, bide hau ere ez da fidagarria izaten beti. 3. Jarreren bidez: Zailenak interpretatzeko; hau da, oina­ rrian, zer gordetzen duten jakiteko; baina, gehien esa­ ten dutenak; edota, fidagarrienak haurraren egoera ezagutzeko. Zailenak manipulatzeko. Gorputz Hezkuntzako saioetako lau adibide: es.dreamstime.com 1. Tristura: Normalean, haur bat triste dagoenean, bere keinuan, aurpegian, azalarazten du. Ez dio hitzekin irakasleari esaten triste dagoela; mezua keinu horrekin eta ondorioekin bidaltzen du. Irakasleak ikusten du egoera hori, eta horrek errendimenduan duen eragina ere. Irakaslearen ardura da haurrari galdetu eta gertatzen zaionari buruz interesatzea, laguntzea eta ahal baldin badu, neurri batean, konponbideaz hitz egitea. Egoera errepikatzen baldin bada, tutoreari honen berri ematen diogu eta denon artean laguntzen ahalegintzen gara. 2. Arauak onartzen ez dituena: Saioetan haurren baten edo besteren jarrera arauak ez onartzea izaten da. Jarrera horrekin mezu bat bidaltzen ari da: “Ni ohituta nago nahi dudana egiten”, “ez daukat mugarik, ez ditut onartzen”. Edozein egoeratan elkarbizitzarako arau batzuk jartzea derrigorrezkoak dira, eta haurren kasuan, hauek argiak izan behar dira, beraien mailara egokituak. Haurrak aurretik jakin behar du arauak ez betetzeak zer ondorio ekar dezakeen, baita zein den egoera horretatik irteteko bidea ere. Horrelako egoera baten aurrean, beraiekin hitz egiten da, eta gogorarazten zaie arauak zertarako dauden. Haur berak jarrera hori edo antzekoa errepikatzen baldin badu, hausnarketa egiteko esaten zaio (bere mailan) jolasetik kanpo; beranduago, berarekin hitz egiten dugu konponbide bat bilatzeko eta jolasera sartu ahal izateko. Ondoren, tutorearekin hitz egiten dugu gelan arauak errespetatzen dituen jakiteko. Jarrera horrekin jarraitzen duela ikusten baldin badugu, gurasoei honen berri ematen diegu denon artean zuzendu ahal izateko. Kasu batzuetan horrelako jarrerak ez badira zuzentzen, agresibitatean bukatzen dute. psikologia mejorconsalud.com 3. Harrokeria: Beste jarrera bat sarritan ikusten duguna gure saioetan harrotasunarena da. Harro sentitzea zerbait lortu duenean, edo jolas batean irabazi duenean, ez dago gaizki. Baina irabazten ere ikasi egin behar da. Sarritan haurren artean batak besteari aurpegiratzen diote bere harrotasuna, bestea gutxietsiz. Hori da gehiago zaindu behar duguna, eta harrotasun hori eramaten irakatsi behar diogu: Ohartarazi besteekin eduki duen jarreraz, “besteen tokian” jar arazteko eta haien sentimenduen gainean hausnarketa egiteko. Batzuetan, horrelako jarrera azaltzen duten haurrek, bakarrik hori baloratzen dute: irabaztea. Besterik ez dute baloratzen. Eta gure mezua behin eta berriz, jolasaren garrantzia azpimarratzea izaten da: jolastea, ondo pasatzea eta ahalegintzea: hauek baloratuz emaitzaren gainetik. Badakigulako bide hau jarraituta emaitzak etorriko direla, eta horrela denok harro sentitzeko aukera izango dugula (bakoitzak lortu duen mailan). Horrela ez duenak ulertzen, hau da, bakarrik irabaztea baloratzen duenak, eta horren ondorioz, besteak baino “gehiago” dela pentsatzen duenari… zer gertatzen zaio irabazten ez duenean? Edozein aitzakia bilatuko duela hori justifikatzeko, eta sarritan izugarrizko frustrazioa bizi izango du; ez dakielako ahalegina baloratzen. Batzuetan, gure informeetako oharretan horrelako egoe­ren berri aurkituko duzue, guk mezuak bidaltzeko daukagun bidea baita. 4. Jolasetarako taldeak egitean sortzen diren mezuak (adibidea): Gorputz Hezkuntzako saioetan jolasetarako taldeak egin behar izaten ditugu. Batzuetan, irakaslea ahal dituen orekatuenak egiten saiatzen da. Besteetan, ikasleak egiten dituzte: irakasleak bi ikasle aukeratzen ditu, eta besteengandik aparte taldeak egiten dituzte baldintza bat kontuan edukita: neska eta mutila txandaka aukeratu behar dutela. Era honetara, talde orekatuak egiteaz gain, beste ikasle batzuei egoera zailak pasatu beharra saihesten diegu: azkena aukeratua izan dela jakitea, edota norbaitek ez duela nahi bere taldean egotea. Horrela ere haurrek mezuak bidaltzen dizkigute: nor baino nor lehenago aukeratu duen jakiteak beraien arteko harremanen berri jakiteko balio digu. Lau egoera hauek ez dira asmatutakoak, gure egunerokoan gertatzen dira, beste ehunka mezurekin batera. Batzuekin ohartuko gara, beste batzuk konturatu gabe ihes egingo dizkigute. Familia eta Eskola batera joan behar dira, antzeko egoeretan mezuak jaso, interpretatu eta bideratzeko; ahal denean, konponbide egokia emateko. Azken finean, denon helburua baita haur zoriontsuak heztea. areamessenger.com 2014ko apirila • 15. zenb. 5 psikologia LOS MENSAJES QUE NOS MANDAN L@S NIÑ@S En cada momento, consciente o inconscientemente, estamos mandando mensajes. Es nuestra forma de comunicarnos. En los últimos años, la forma de comunicarse ha cambiado ostensiblemente y muy rápidamente. Las nuevas tecnologías como Internet y los teléfonos móviles juegan cada vez un papel más importante en nuestras vidas: los mensajes sms, whatsapp, line, facebook, tuenti, etc, son las nuevas formas que se están imponiendo en nuestra forma de comunicarnos. Pero en este artículo no voy a hablar de estas nuevas formas de comunicarse; sino de los mensajes que enviamos a la gente de alrededor mediante las palabras, los gestos y el comportamiento. En la educación, en nuestro quehacer diario estamos enviando y recibiendo mensajes constantemente. Toda comunicación tiene dos direcciones, también la que se da entre alumn@s y profesores/as. Pero… realmente les damos la suficiente importancia a los mensajes que nos mandan de una forma u otra nuestr@ alumn@s? Les dedicamos el tiempo suficiente? Sabemos interpretarlos adecuadamente para darles la contestación que necesitan? Entre otras cosas nuestro trabajo consiste en eso: en educarl@s para una sociedad en la que la comunicación es la base de la misma, y en enseñarles competencias que sirvan para cambiar la misma si es necesario. En la materia que imparto, la Educación Física, cada vez nos llegan más mensajes mediante el comportamiento de l@s alumn@s en los juegos. Escuchar los mensajes de los niños/as, interpretar las emociones y situaciones que esconden y enseñar a gestionarlos es la tarea de los adultos. Diferentes vías para mandar mensajes: 1. Mediante la palabra: el camino más directo, pero no siempre el más adecuado: ya que el mensaje se puede manipular con facilidad, o porque no siempre es fácil expresar con palabras lo que un@ siente. 6 2014ko apirila • 15. zenb. 2. Mediante gestos: el primer camino que utilizamos cuando somos niñ@s, pero también fácilmente manipulable una vez que hemos aprendido a utilizarlo para el engaño. 3. Mediante el comportamiento: los más difíciles a la hora de interpretarlos, pero los más difíciles de manipularlos; y los que muestran en realidad la esencia de los sentimientos o situaciones que viven l@s alumn@s. Cuatro ejemplos de mensajes que he vivido en la Educación Física: 1. Tristeza: Normalmente un@ alumn@ no se acerca y dice que está triste, lo expresa mediante gestos en su cara y las consecuencias que pueda tener su estado de ánimo en los juegos que estemos realizando. Hay que preguntarle si realmente es ese el mensaje que esta enviando, si verdaderamente está triste y preguntar el por qué; tratando de ayudarle en la medida de lo posible. Si la situación se repite más veces, se le comunica al tutor/a e intentamos solucionarlo. 2. Alumn@ que no admite y respeta las normas: Hay alumn@s que les cuesta aceptar las reglas de los juegos e incluso las normas de convivencia en las sesiones. Y mediante ese comportamiento nos están mandando un mensaje: “Estoy acostumbrad@ a hacer lo que quiera”. Pero sabemos que en una sociedad la convivencia no solo es necesaria sino imprescindible. A l@s alumn@s hay que decirles bien claro y adecuados a su nivel las normas que van a regir nuestro quehacer diario en las clases de Educación Física, y también las consecuencias que se derivan del incumplimiento de las mismas. psikologia Ante estas situaciones, en primer lugar se habla con ell@s y se les recuerda para qué están las reglas. Si se repite, se le aparta del juego para que reflexione sobre su comportamiento y las consecuencias del mismo. A la vez que le comunicamos al tutor/a, y se lo notificamos al padre y a la madre, para que coordinadamente tratemos de solucionarlo. En algunos casos, si no se corrigen este tipo de comportamientos, pueden desembocar situaciones agresivas. 3. Orgullo y fanfarronería: A veces en los juegos se observan comportamientos que hay que saber distinguirlos: un@ puede y debe sentirse orgullos@ cuando algo le sale bien, o cuando ha ganado en algún juego; pero el comportamiento a corregir viene cuando de ese orgullo se pasa a la fanfarronería. Muchas veces hemos oído hablar: “Que no solo hay que saber perder, sino que hay que saber ganar”. Normalmente aquel o aquella que con su comportamiento les echa en cara a los demás que ha ganado nos está mandando un mensaje: que solo está valorando el resultado final sin pensar en el disfrute que ha sentido jugando con sus compañer@s ni en lo que se ha esforzado, o ha aprendido. En estos casos hablamos entre tod@s sobre lo que es importante en los juegos y los comportamientos que deben evitarse. 4. Mensajes que surgen a la hora de hacer los equipos en los juegos (Ejemplo): Muchas veces para los juegos de las clases de Educación Física realizamos equipos. A veces es el/la profesor/a quien los hace. Pero otras veces son l@s propios alumn@s los encargad@s de realizarlos: se apartan del grupo, y con alguna condición puesta de antemano (elegir chico y chica alternativamente), eligen a sus jugadores/as. De está forma se evitan situaciones incomodas: que los demás sepan cuando han sido elegidos, que alguien no les quiera en su equipo, etc… A su vez en las elecciones que hacen nos están mandando mensajes sobre las relaciones que tienen entre ell@s. Estas cuatro situaciones no son ficticias, sino que mensajes similares se dan en nuestro quehacer diario en infinidad de ocasiones. A veces no nos damos cuenta de la infinidad de mensajes que enviamos. Se hace totalmente imprescindible coordinar la labor de la Familia y la Escuela a la hora de interpretar y reconducir este tipo de mensajes y situaciones; ya que al fin y al cabo el último objetivo es educar a un@s niñ@s felices. 2014ko apirila • 15. zenb. 7 agenda21 Agenda 21 Agenda 21 Batzordea GAUR GOIZEAN ZER JAN DUZU ? TALDEAK: DBH 1, 2, 3 eta 4 ADINA: 12-16 URTE 2013-14 ikasturte honetan, aurrekoetan bezala, Agenda 21 proiektuaren baitan gai zehatz bat lantzen ari gara, zumaiarron bizi-kalitatea eta ingurumenaren kalitatea hobeto uztartzeko asmoz. Gai hau ELIKADURA ETA AZTARNA EKOLOGIKOA da. Ohiko curriculumarekin gure elikadura-ohiturak aztertzen ditugu, ea zenbateraino ote den osasuntsua, orekatua, ani­ tza edota gehiegizkoa kaloriatan nahiz gantz saturatuetan edo urria bitaminetan zein beste zenbait nutrientetan. Eta zein eragin dute ohitura horiek gure gertuko ekonomian, edo baserritar eta merkatariengan, edo paisaian, edo erleen gainean, edo urrutiko biztanle zein ingurumenean? Nolakoa da munduko beste biztanleen eragina? Egia al da gure elikadura ohiturek eragin zuzena dutela munduko beste biztanle batzuen elikatzeko zailtasunetan? Munduko biztanleak geroz eta gehiago bagara, denok elikatzeko gero eta zailtasun handiagoa izango dugu? Natura are gehiago suntsituz egingo dugu, era berean elikagai asko alferrik galtzen utziz, ala aldatu egin beharko dugu? Nekazaritza intentsiboa/estentsiboa? Nekazaritza ekologikoa/transgeniko eta pestizidak? Transnazionalak/ gertuko ekonomiak eta zirkuitu laburrak? Fast Food/­ lekuan lekuko gastronomia-kultura? Saiatuko gara horiek eta horiekin loturikoak ikasten. Hasteko, geure buruari gertutik begiratzen hasi gara. Ikasleen artean galdeketak egin ditugu: bata, goizean elika­ tzeko dugun ohiturez jabetzeko, eta beste bat, zabalagoa, herri mailan. Hona emaitzak laburtuta. Gure elikadura osasuntsua, orekatua eta anitza al da? Dentro del proyecto Agenda 21, los alumnos y alumnas están estudiando sus hábitos alimenticios, intentando analizar hasta qué punto son saludables, equilibrados y variados o, de lo contrario, excesivos en calorías o grasas saturadas o bien escasos en vitaminas u otros nutrientes. Asimismo, cómo inciden esos hábitos en la economía, en los baserritarras y comerciantes, en el paisaje, en la naturaleza y el medio ambiente… GOSARIA GOSALDU ETa hamarretakoa BAI GOSALDU ez eta hamarretakoa bai gosaldu bai, hamarretakoa ez gosaldu ez, HAMARRETAKOA ez 80 70 60 50 40 30 20 10 0 Gosaria+ham arretakoa Ham arretakoa Gosaria Ezer ez Gosaria gosarian zer? esnekia+fruta+zereala edo opilak esnekia+zereala edo opilak bi gauza (esnekirik ez) gauza bakarra (esnekia edo fruta edo zereala edo opilak) 2014ko apirila • 15. zenb. %26 %52 %6 %16 60 50 Osoa 40 Esnekia+zerealak 30 Bikoitza (esnekirik ez) 20 Gauza bakarra 10 0 Gosaria hamarretakoan zer? ogitartekoa fruta opilak-gaLletak %50 %31 %19 60 50 40 Ogitartekoa 30 Fruta 20 Opilak-gailetak 10 0 Ham arretakoa 8 %68 %19 %7 %6 agenda21 ondorio orOkorrak gosaria nola? eserita, familiarekin, poliki eserita, familiarekin, azkar Samar bakarrik 40 35 30 25 20 15 10 5 0 %35 %27 %38 Fam ilia,lasai Fam ilia-azkar Bakarrik Nola gosaldu 4 Inkesta erantzun dutenen artean, goizean zehar ezer jaten ez dutenak %6 dira, eta hori oso larria iruditzen zaigu. Aurreko gaueko bederatzietatik goizeko hamaikak arte ezer jan gabe daude. Aurretik 15 bat ordu eman dute ezer jan gabe, eta goiza oso luzea da, eta gauza asko egin ohi ditugu eguerdiko otordua baino lehen. Nola da posible eustea! Energia falta izango dute. 4 Garrantzitsua: goizak 6 orduko lanaldia duen egunetan gehienek (%70) gosaria eta hamarretakoa egiten du. 4 Gosarian gehienek esneki eta zerelak (galletak, opilak, etab) hartzen dituzte, baina frutarik ez (%70). Hamarretakoa hartzen dutenen artean herenak fruta jaten du, beraz, guztietatik goizean %50ek ez du frutarik jaten. Fruta jateko ohitura ez da oso handia. 4 Opil industrialak gosaltzea ez da egokiena, modu industrialean egiten dituztelako (koipe ez oso onak). 4 Gaur egungo gizartean gero eta ohikoagoa bihurtu da bakarrik gosaltzea (%40k inguru), gurasoek lan egiten dutelako. Horietatik batzuek azkarregi eta gaizki gosaltzen dute, eta ezinbestekoa da gaztetatik ohitura osasuntsuak gureganatzea. Batzuetan lo gehiago egiteagatik denbora kentzen diogu gosariari; bakoitzak bere martxa eta ordutegia hartu behar du. 2014ko apirila • 15. zenb. 9 agenda21 ELIKADURA ZUMAIAN: DIAGNOSTIKOA DIAGNOSTIKOA AZOKA Herriko azokan hondakinik sortzen al dute? Herriko azokan plastiko poltsarik ematen al dute? Herriko azokara autoz joaten al dira? SUPERMERKATUA Supermerkatura autoz joaten al dira? Supermerkatuan plastiko poltsarik ematen al dute? Supermerkatuan produktu ekologikorik saltzen al dute VENDINGA: Elikagaiak satzen dituzten makinak Vendingetan saltzen al dute produktu freskorik? Vendingetan saltzen al dute ontziratu gabeko produkturik? JATETXEAK: Jatetxean garaiko elikagaiak erabiltzen dituzte? Elikagai ekologikoen menurik eskaintzen al da? BARATZEAK: Udalarena eta ikasle batzuena Baratzean produktu kimikorik erabiltzen al dute? Baratzean lurrik gabeko hidroponikorik erabiltzen al dute? INKESTA: 30-60 bitarteko helduek Etxetik kanpo jaten al zuten? Elikagai barietate handia jaten al zuten? Bai X x Ez X OHARRAK Bai sortzen dituzte Era desberdinetakoak 7 5 X X Erosketa handiak egiten direnean bai, bestela ez x Ez denetan, edo ez dituzte aurkitu X X X X Banatzaileei nahiz supermerkatu edota azokan erositakoak Garestiak dira, edo ez dago eskaririk x x X Ongarriak, pestizidak Batzuetan plastikoa erabiltzen dute lurra estaltzeko 5 34 12 27 Gutxitan, batzuek udaran elkartean, ospakizunetan edo eskolako jangelan Sasoikoak; orokorrean gaur egun baino gutxiago Noiz ikasi zuten sukaldatzen ? Emakumeak 28 Umetan <12 4 Pubertaroa 13-16 10 Nerabezaroa 17-19 5 Heldua 20á 7 Ez daki oraindik 2 Gizonak 11 2 3 2 2 2 2 5 33 30 Oso gutxitan edo inoiz, ospakizunetan Sasoikoak, kalean edo baserrian zegoena Nerabezaroa 17-19 1 Heldua 20á 1 Ez daki oraindik -- 1 5 INKESTA: 60tik gorako helduek Etxetik kanpo jaten al zuten? Elikagai barietate handia jaten al zuten? Noiz ikasi zuten sukaldatzen ? Umetan Pubertaroa <12 13-16 Emakumeak 24 16 6 Gizonak 11 2 3 Gure elikadura-ohiturek eragin zuzena dute hainbat arlotan, maiz guk uste baino gehiago. 10 2014ko apirila • 15. zenb. Oharrak Sexuen arteko aldeak berdindu dira. Beranduago ikasten dugu sukaldatzen Oharrak Gizonezko ia erdiek ez dakite sukaldatzen. Emakumeek oso gazte ikasi zuten agenda21 ELIKADURA ZUMAIAN: DIAGNOSTIKOA - ONDORIOAK 1. Zuen ustez gure elikadura ohiturak aldatu dira? - Elikadura ohiturak asko aldatu dira, bai. - Gero eta jende gehiago bizi gara Zumaian, eta horrek egin du supermerkatuak herrira etortzea. - Etxetik kanpo gero eta gehiagotan jaten dugu, gogo gutxiago dugulako janaria prestatzeko edo denborarik ez dugulako. - Lehen emakumeek gaztetatik zekiten sukaldatzen eta gizonezko askok ez dute inoiz ikasi, gaur egun, aldiz, beranduago ikasten dugu, bai neskek bai mutilek. - Produktu izoztuak eta ontziratuak gehiagotan erabiltzen dira. - Aurrez prestatutako janaria gehiagotan erabiltzen da. 2. Zertan aldatu da? Txarrerako: - Elikagai kaltegarri gehiago daude, edo daudenak ez dira hain osasungarriak. - Janari azkar edo fast food asko dago. - Janari asko alferrik galtzen da. - Zabor gehiago sortzen da. - Supermerkatuak handitzen ari dira azokaren ordez. - Teknologia berrien eragina ez da ezagutzen oraindik; transgenikoak. Onerako: - Jendea lehen baino gehiago zaintzen da. - Elikagaien prezioak merketu egin dira. - Edozein unetan lor daitezke. - Mutilek eta neskek janaria prestatzeko ohitura berdintzen ari da, hala ere oraindik neskak gehiago aritzen dira sukaldean. - Denbora aurrezten da. - Mutilek eta neskek antzeko proportzioan dakite sukaldatzen. 3. Gaur egun nola lortu da barietatea handitzea? - Kanpotik ekartzen dira jakiak. - Marka desberdinak daude, lehiakortasuna handitu da. - Fast food-a merkea eta azkarra da. - Garaiz kanpo landatzen dira zenbait produktu, negutegiak. - Kimikaren aurrerapenari esker; pestizidak, ongarriak... - Ekonomiaren hobekuntza eta globalizazioaren eragina. 4. Zer da hobe, sasoian sasoikoa ala beti barietate handiagoa, non ekoiztuak diren jakin gabe? - Nahiago urte osoan denetik izatea. - Sasoian sasoikoa aukeratuz badakizu elikagaiak nondik datozen. - Sasoikoek kalitate hobea izan dezakete. - Denbora gehiago irauteko erabiltzen diren teknikek elikagaiak kaltetu ditzakete (pestizidak). 5. Bildukin kopurua eta, beraz, hondakin sorkuntza? - Orain plastiko edo kartoizko bildukinetan etortzen dira elikagaiak. - Handiagoa. Gero eta hondakin gehiago sortzen dugu. 6. Ekonomia lokalak indartu ala kanpoko konpainia handiak? - Kanpoko konpainia handiak gehiago dira eta indartsuagoak bertakoak baino, publizitatean gehiago ordaindu dezakete. - Krisi garaian gaudenen jendea eskaintza merkeez baliatzen da, eta horiek errazago topatzen dira denda handietan. - Negozio lokalak zailtasun handiak ditu aurrera egiteko. ELIKADURA ZUMAIAN: DIAGNOSTIKOA - PROPOSAMENAK 1. Zer egin dezakegu kontsumitzaile gisa? – Bertako saltzaileei erosi, haien egoera hobetzeko. – Elikagaiak ekoizteko lehengo praktikak berreskuratu. – Kontsumo arduratsua izan; litxarreria gutxiago. – Kanpotik ekartzen den elikagaien aurrean bertakoa lehenetsi. – Produktu ekologikoak eskatu. – Plastikozko poltsak erabili beharrean bakoitzak bere etxetik behin eta berriro erabili daitezkeenak eraman. – Plastikozko poltsak ditugunean berrerabili. – Hondakin organikoak birziklatu konposta eginez. – Azokara gehiagotan joan. – Elikagai bilketako jardunaldietan parte hartu. 2. Zer eska diezaiokegu Udalari Zumaian elikadura egoera hobeagoa izateko? – Denetik gehiago jartzea. – Bertako produktuen ekoizpena eta salmenta indartzea. – Kalitate oneko jakiak ekartzea. – Merkatu-egun gehiago jartzea eta ahal bada merkatu-guneak auzoetara zabaltzea. – Janari makinetan (Vending) elikagai freskoak jartzea. – Azoka eta merkatuaren egoera hobetzea; espazioak, aterpeak, egunak… – Produktu ekologikoak indartzea, bai supermerkatuetan bai denda txikietan. – Baratze ekologikoak bultzatzea, Udalak izan ditzakeen lur eremuak aprobetxatuz. – Alai auzoko baratzea zaintzea. – Zumaiako dendetan eskaintzak edo egun bereziak antolatzea. – Elikagaien bankua indartzea, bultzatzea. – Bertako elikagai naturalak eskaintzen dituzten dendei laguntzak ematea. – Gazteen artean dauden ekimenak zabaltzea, kontsumitzaile-taldeak, etab. – Gure baserritarrei gune aproposak uztea, erraztasunak ematea (esne-salmenta zuzena). – Baserritarren egunak ospatzea. 2014ko apirila • 15. zenb. 11 kirola ESKOLAN IKASKIDE, ITSASOAN LEHIAKIDE Leire Antia eta Maialen Aizpuru, Administraritza eta Finantzak Goi Mailako Zikloko bigarren mailako ikasleak dira, une honetan lan-praktikak egiten ari direnak. Bigarren mailako ikasleak baina lehen mailako kirolariak, arraunlariak biak. Oikiarra bata eta getariarra bestea, Zumaian hain maitatua den kirol honi buruz hizketan aritu gara beraiekin. Nola hasi zineten arraunean? LEIRE: Arraunerako afizioa etxean jaso dut txikitatik, aitarengandik. Gero Zumaiako Institutuan bertan, 12 urte nituela, gelakide batzuek batela osatzeko arraunlari bat behar zutela-eta animatu egin nintzen. Etxean komentatu nuen, Oikiatik etortzeko zailtasunak baitziren, eta aurrera egitea erabaki nuen. Beraz, 12 urterekin Aita Mari Arraun Elkartean sartu nin­ tzen. MAIALEN: 10 urterekin saskibaloian hasi nintzen, Zarautzen. Baina kirol horrek ez ninduen asetu. 14 urte nituela, berriz, Getariko mutilak arraunean puntan zebiltzala ikusita, geu ere, lagun artean, hasi beharko genuela komentatzen hasi ginen. Hori uda hasieran. Urte hartako irailean Getariako Arraun Elkartean sartu ginen. Nolakoa da kirol hau? MAIALEN: Kirol sufritua da, asko gustatu behar zaizu. Entrenamenduak oso gogorrak dira, negua oso luzea da, azaroan has- Leire: “Kirol honetan lagunak alde batera utzi beharra dago; taldeko kideak izan ohi dira lagun berriak”. Zumaia eta Getaria Leire eta Maialen ten garelako entrenatzen. LEIRE: uda motza da, baina asteburu guztietan estropada izaten da, eta horietako bakoi­ tza amaitu ondoren jada hurrengo asteburuko estropada izaten dugu buruan. Horrela azkarregi iragarotzen da uda. Lagunak ere alde batera utzi behar dira, eta taldeko kideak izaten dira orduan lagun berriak. MAIALEN: Kideena, bigarren koadrila izatetik lehena bihurtzen da. Estropadak ikustera joateko planak ere egiten ditugu. Zer da estropadatan irabaztea? LEIRE: Irabaztean poza sentitzen da, azken urteetan egindako lan guztiari, entrenamendu guztiei, azkenean etekina atera diezulako. Gainera lanean jarraitzeko motibazioa da. MAIALEN: Guk ez dugu hainbeste garaipen izan, baina 2013an Orion jardun nuenean, helburua Euskotren ligan sartzea zen. Guretzat hori lortzea garaipena zen. Irabaztearena bakoitzaren ahalmenaren gain dago, eta helburua betez gero norberarentzat garaipena da. Kontxan sailkatzea ere hala izango zen, baina hortxehortxe gelditu ginen. Zer du, bada, Kontxako Banderak besteek ez dutena? MAIALEN: Futbolari batentzat Munduko Txapelketa jokatzea edo atleta batentzat Olinpiadatan parte hartzea bezalakoa da guretzat. Arraunlariontzat helburu nagusiena da, eta askorentzat inoiz beteko ez den ametsa besterik ez. LEIRE: Bandera guztiek dute balioa, baina Kontxakoa berezia da, lehenik sailkatu beharra, norbera nola dagoen, itsasoa, eguraldia... baldintza pila bat. Eta hori 12 2014ko apirila • 15. zenb. kirola Leire Maialen: “Gure arteko pikea sanoa izaten da, ondoko herrikoak baino gehiago izan nahia”. Leire Antia y Maialen Aizpuru, alumnas de 2º curso del Ciclo Superior de Administración y Finanzas y remeras de Zumaia y Getaria respectivamente, nos dan su punto de vista sobre este deporte que tanto se vive en ambos pueblos. guztia gutxi balitz, ondoren bi igandeetan erabakitzen da bandera. Zuek biok arraun-talde ezberdinetakoak zarete, Leire Zumaiako Aita Marikoa izan zara beti eta Maialen, aldiz, Getaria eta Orioko taldeetakoa. Haserrerik izaten al da? LEIRE: Askotan kanpotik bonbo gehiago ematen zaio eta benetan dagoen pikea ez da hainbesterakoa. MAIALEN: Ondoko herrikoak baino gehiago izan nahia besterik ez da, pike sanoa esango nuke. Agian Leire lehen Getariarekin ibili zenez, gero banantzean... LEIRE: Guk gure taldea atera nahi genuen (Zumaia) eta beraiek gero Tolosarekin elkartuz Getaria-Tolosa taldea atera zuten. Haiek guztia irabazten zuten, eta gu, hala eta guztiz ere, gustura, geure taldearekin, geure helburua beteta, nahiz eta jakin Getariarekin elkartuta garaipen gehiago eduki genezakeela. Pikea sanoa zen, itsasokoa besterik ez. Neskak eta mutilak, zer ezberdintasun dago mundu honetan? Maialen LEIRE: Gure klubean gutxi, inor ez baita bizi arraunetik, ez mutil eta ez neska. Beste klub batzuetan agian mutilak biziko dira arraunetik. MAIALEN: Horregatik aldatzen dituzte koloreak hain azkar. Etorkizunari begira, zein asmo? LEIRE: Nik aurten utzi dut. Urte gehiegi egin ditut mundu honetan sarturik, beste modu batera disfrutatu nahi dut kirol hau, beste edozein zalek bezala, estropadak ikustera joan eta abar. MAIALEN: Iaz Orion aritu nintzen, eta aurten Getaria-Zarautz taldean, etxeko taldean, getariarra bainaiz. Orain Irlandara noa lanpraktikak egitera Erasmus programari esker. Entrena­ tzaileak entrenamendu programa bat jarri dit, eta hura betetzea izango da nire eginbeharra: korrika egin, kiroldegiren batera joan… Zuen klubei buruz, zer esan dezakezue? MAIALEN: Oriotik etxeko klubera itzuli naiz, nahiz eta Orion oso gustura egon. Baina herriko klubean egotean, zure herria ordezkatzen duzu, kolore marroia da gurea. Aurten Zarautzekin batera aritzean (Getaria-Zarautz), marroia eta urdina izango dira gure koloreak. LEIRE: Emakumezkoen traineruei dagokienez, Hondarrabia, Tolosa eta Zumaia-Getaria taldeak izan ginen lehenengoak. Gero, geure talde propioa ateratzean, harrotasunez eraman dugu klubaren kolore gorria. 2014ko apirila • 15. zenb. 13 kirola Emakumezkoa ala gizonezkoa izan, ba al da desberdintasunik kirol honetan? LEIRE: Gure klubean inor ez da bizi arraunetik, ez mutil eta ez neska, baina beste klub batzuetan badakit gizonezkoak hortik bizi direla. MAIALEN: Agian zenbaitek arrazoi horrengatik aldatzen ditu horren azkar koloreak. Arraunean hasi nahi duen neska edo mutil bati zein aholku emango zeniokete? MAIALEN: Arrauna probatzeko esango nieke, baina denbora eman behar zaiola arraunari. Askok berehala uzten dute, konpentsazioa ez delako berehalakoa. Horregatik, probatzean aukera eman behar zaio kirol honi. Leire: “Esker oneko hitzak besterik ez dut gure Arraun Elkarte, taldekide eta herritarrentzat”. Maialen 14 2014ko apirila • 15. zenb. LEIRE: Zumaiako gazteok, arraunean jarduteko gogoa baduzue, agertu Aita Mari Arraun Elkarteko lokalera… Ba al duzue inori beste zerbait esatekorik? LEIRE: Nik Zumaiko klubari eskerrak eman nahi dizkiot, baita taldekideei ere, eta, nola ez, urte guztian zehar animatu gaituzten herritarrei, eta bereziki min hartuta izan naizen garaian nitaz arduratu diren horiei, haien babesa sentitu dudalako. MAIALEN: Nik ere Getariko herritarrei eta klubari eskerrak eman nahi dizkiet. Eskerrik asko zuei elkarrizketa hau onartzeagatik, eta ongi egin lan-praktikak, zuk, Leire, Itziarren eta zuk, Maialen, Iralandako Carlow herrian. Leire Maialen: “Kirol hau probatu eta gertutik ezagutzea merezi du”. elkarlana BATXILLERGOKO 2. MAILAKO IKASLEAK ORDUÑAN MONITORE UDAN DARAHLI: Bakeleku Udaleku 2013 Orduña-Urduña Zumaiako Institutuko Batxilerreko 24 gaztek uztail eta abuztuan saharar umeekin monitore lanak egiteko aukera izan dute, Darahli elkarteak burutu duen “BAKELEKU UDALEKUA 2013” lankidetzaproiektuan parte hartuz. Iko gazteak, Aurten, DARAHL k egiteko na la monitore dute n iza ra ke au GIO Urduñako COLE IAn. AR M DE A COMPAÑI KO RA HA SA , ro te Ur atik, uda kanpamenduet n dira tze or et ra igarotze PAZ EN S NE O CI CA VA an. rru ba programaren 2014ko apirila • 15. zenb. 15 heziketa GAZTETXOAK ETA SARE SOZIALAK. GURASOEN BETEBEHARRAK Gurasoen eta seme-alaben arteko jauzi digitala neurgaitza den une honetan, egokiena sare sozial eta “smartphone”kin gaztetxoak ematen dituzten lehen pausoak gurasoen eskutik helduta ematea dela, agertzen du Iratxe Esnaolak (Informatika ingeniaria) GARA egunkarian idatzi zuen artikuluan Gurasoek seme-alaben erreferentzi eta modelo bilakatu behar dute teknologi eta sare sozialen erabilera egokia uztartzeko. Guraso bihurtzen garen momentutik, zuzenean bizi ditugu gure seme-alaben ezagupenak eta aurrerakuntzak lortzen dituzten heinean tankera honetako mezuak esaten dizkiegu: “Ez hitz egin ezezagunekin”, “ez sartu ezezagunen autoan”, “telebista asko ikustea ez da egokia”, “kontuz alkoholarekin”... Gaur egun, ordea, era honetako mezuak gehitu behar ditugu ere: “ez txateatu ezezagunekin”, “ez onartu ezezagunak sare sozialeko zure lagun gisa”, “etxean mugikorra gainean ez daukazu ibili beharrik”... Egun bizi ditugun aldakuntza teknologikoak direla eta, gurasoak gure seme-­ alabei eman behar dizkiegun segurtasun mezuak zeintzuk diren egokiak asmatzea oso zaila egiten zaigu. Alde batetik gure ezagupenak gai honen inguruan urriak izaten direlako eta, horretaz gain, aholku egokia formula­tzen hasterako tresna teknologikoa erabat zabalduta dago eta beste berri bat dago merkatuan; gu geuk, berriz, ez duguna ezagutzen. Hau da hau teknologiarik gabe jaiotako baina seme-alabak teknologiekin hezten ari diren gurasoei gertatzen ari zaiguna! Gure gaztetxoen artean, 12 urterekin “smartphone” bat izatea arrunta omen da, ondorioz adin honetan irekitzen dute beraien lehenengo kontuak sare sozialetan. Tuenti, Facebook sareetan, kontua ireki­ tzeko gutxieneko adina behar dute, horrela ez bada, gurasoen baimena biltzen duen dokumentua agertu behar izaten da. Aldiz, gutxi batzuk egiten dute hau; sarritan gurasoen ezjakintasuna bitarteko, gaztetxoak adinaren inguruan gezurra ipintzen dute kontua irekitzerakoan eta sare enpresek egin dezaketen zainketa-babesa egiteko aukera desagertzen da. Beraz, gurasoak dira beraien seme-alabei, kontua irekitzeko baimena emateaz gain, erabilera (noiz, non, nondik eta zertarako) azaldu behar dutenak. Esnaola adituak gaztetxoekin izan duen esperientzia kontuan izanik, zertarako erabili sare sozialak galderaren inguruan, gurasoen gomendiorik ez dela sumatzen aipa­ tzeko du. Desiragarriena, gaztetxoak kontu bat irekitzerako momentuan gurasoak aurrean egotea. Kasuan kasu azalduta erabilera ezegokiaren ondorioak. Hau da, “pribatasun politika eta baldintzak”, esate baterako: zer gertatzen den norberaren argazkia igotzean; oso zaila dela kontrolatzea noiz arte argazkia igota egongo den; zer gertatzen den beste lagun baten argazkia igotzean, batez ere besteen baimenik ez dugunean. Bestalde irakatsi behar diegu, sare sozialetan “lagun” deitzen diren guztiak ez direla lagunak kontaktuak baizik. Argazkiak etiketatzen dituztenean are gehiago zabal­tzea lortzen dela, horregatik ez direla etiketatzeagatik etiketatu behar. Seme-alaben artean hausnarketa bideratu behar dugu, ulertzeko inork ez duela bere buru gaizki agertzen den argazkirik igotzen, ondorioz sare sozialetan denok “ni” digitala zaintzen dugula eta bakoitzaren alderdi erakargarriena agertzen dugula; aurkezten diren perfilak ez dira guztiz naturalak eta bat-batekoak, ondo eta asko landutakoak baizik.Jatortasuna ez dela sare sozialetan neurtzen, kalean lagunen artean eta bizitza errealean baizik. Lagunekin daudenean haiekin egotea dela baloratu behar dutena eta mezuak, kontaktuak... itxaron dezaketela. Bukatzeko, seme-alabei dagozkien bizi­ tzako gertaera ezberdinetan, demagun osasun arloan (alergiak, janariei intolerantziak...), baita eskola jarraipenean, harremanetan arazoren bat sortzen bada, sekulako ahalegina egiten dugu gurasook, informazio bila gure zalan­tzak eta ezjakintasuna asetzeko eta gure gaztetxoei lagundu eta orientabide hoberenak emateko. Gauza bera sare sozialekin, gu baikara beraien erreferente nagusia, gainera, adin txikikoak direnez erabilera ezegoki baten erantzukizuna tutore legalen ardurapean gelditzen da. Helduok gure gaztetxoei eman behar dizkiegun segurtasun mezuak argi izatea komeni da. 16 2014ko apirila • 15. zenb. heziketa NUESTROS/AS MENORES Y LAS REDES SOCIALES. FUNCIÓN DE LOS/LAS PADRES Y MADRES Como bien expone Iratxe Esnaola (Ingeniera informática), a pesar del salto digital existente entre nuestra generación y la de nuestros/as hijos/as, es labor esencial de todos/as padres madres asesorar y servir de referente para nuestros/as hijos hijas en el acercamiento inicial en las redes sociales y el uso de las tecnologías como “smartphone”. Sólo de esta manera aseguraremos el uso adecuado de las nuevas tecnologías y redes sociales que están al alcance de nuestros/ as hijos hijas. Desde el instante que nos convertimos en padres y madres vivimos atentamente los logros y adquisiciones de conocimientos de nuestros/ as hijos, hijas. Transmitimos mensajes de cautela y protección del tipo: ”No hables con extraños”, “no entres en coches de desconocidos”, “ten cuidado con la cartera”. Con el avance digital a éstos hay que añadir los siguientes: “no chatees con desconocidos”, “no aceptes a desconocidos como amigos en las redes sociales”. En opinión de Esnaola, los continuos avances en tecnología digital repercuten directamente en las orientaciones en cuanto uso y seguridad que nosotros los padres, madres debemos dar a nuestros hijos, hijas. Es habitual que paralelamente a, como padre madre, la transmisión del consejo u orientación sobre cierta tecnología o red social, ésta esté cambiante. Es decir, para cuando los adultos/as dominamos la tecnología y podemos asesorar y supervisar a nuestros/ as menores ésta ha cambiado y nuestro quehacer protector-preventivo puede no ser lo suficientemente eficaz. La casuística anteriormente citada es la que compartimos los adultos/as pertenecientes a la era anterior a las nuevas tecnologías pero que son padres, madres de menores que crecen y se están educando en la era tecnológica. Es común entre nuestros/as menores la utilización de smartphone y abrir cuenta en alguna red social (Tuenti, Facebok...) a pesar de que para ello se solicite la autorización de los las tutores legales. En la mayoría de los casos son los propios menores los que trampean la edad de acceso a la red quedando desprovistos de protección de las empresas que gestionan Tuenti, Facebok... Por esto, es importante que como padres, madres gestionemos con nuestros/as menores, la solicitud y uso de las redes sociales. Todo lo referente a cuando, donde, de donde, y para qué van a hacer uso de las redes sociales nuestros/as menores. Es indispensable explicar a nuestros/as menores las consecuencias de un mal uso de las redes sociales, por ejemplo: qué ocurre al subir una foto propia a la red, lo difícil que es controlar hasta cuándo va estar colgada; qué ocurre cuando se suben fotos en las que aparezcan otras personas y se tenga autorización para ello. También tenemos que hacerles entender que en las redes todos los que se llaman “amigos” no son mas que “contactos”, que es preferible no etiquetar nombres a etiquetar por etiquetar. Otro aspecto a trabajar con ellos/as es el concepto del “YO” digital. Los perfiles que aparecen no son reales ni espontáneos, nadie expone sus carencias y limitaciones. Generalmente, son perfiles meticulosamente trabajados para logra ser lo más atractivos posibles. Para finalizar, tenemos aconsejar a nuestros/as menores a que disfruten lo que están haciendo en el momento sin estar pendientes de los mensajes que vayan a recibir, éstos pueden esperar. Las relaciones bis a bis con los amigos/as NO. Es conveniente tener claro los consejos de protección que debemos transmitir a nuestros/as menores. 2014ko apirila • 15. zenb. 17 iruditan Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak Batxilergoko 1. mailako ikasleak arraunean Batxilergoko ikasleak eskiatzen DBHko 1. mailako ikasleak Artadin DBHko 2. mailako ikasleak Pasaian 18 2014ko apirila • 15. zenb. iruditan DBHko 3. mailako ikasleak Donostiako Zientzia Astean DBHko 4. mailako ikasleak Oñatiko Arrikrutz kobetan IRRATIko elkarrizketak DBHko 1. mailako ikasleak Zugarramurdin DBHko 3. mailako ikasleak Arcachonen 2014ko apirila • 15. zenb. 19 iruditan 20 2014ko apirila • 15. zenb. iruditan 2014ko apirila • 15. zenb. 21 heziketa PSIKOMOTRIZITATEA HAUR HEZKUNTZAN ZER DA PSIKOMOTRIZITATEA? HELBURUAK Psikomotrizitatea gorputzaren mugimenduan, emozioen eta lengoaiaren adierazpenean eta errepresentazio plastikoan oinarritzen da. Gorputz mugimenduarekin, (jauziak, itzulipurdiak, lasterketak etab.),emozioak adieraziz, komunikatuz eta errepresentazioaren bidez haurrak eboluzionatu eta aurre-pausuak emango ditu. Psikomotrizitate saioetan haurra den bezalakoa ager­tzen denez informazio asko atera dezakegu bertatik; esaterako, bere egoera emozionala edota bere ezaugarri motoreak. • Ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta lagundu. • Haurrak bere buruaren ezagutza lortzea bere gorpu­ tzaren bitartez. • Haurrak bere potentzialtasun guztiak garatzea. • Haurrari guztiz seguru sentituko den gune bat eskaintzea. • Haurrak sentimenduak, bulkadak edota agresibitatea era sozializatu batean adierazteko aukera izatea. • Haurra komunikaziorako izaki egitea. • Haurra izaki aktibo eta sortzaile egitea. • Haurra pentsamendu operatoriorako prestatzea. GARRANTZIA Psikomotrizitateak gaur egun oso leku garrantzitsua dauka pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbide­ tzen, errazten eta susper­ tzen duelako. Bernard Aucouturier maisuak adierazten duenez haurrak gorputzarekin egiten du lan eta gorpu­ tzetik abiatuta; gorputza baita gainerako gizakiekin komunikatzeko lehen bidea. Horretaz gain, emozioen eta sentsazioen oinarria, afektibitatea eta nahiak adierazteko tresna ere bada. Psikomotrizitateak aukera paregabea ematen die haurrei beren bulkadei bide emateko erruduntasun-sentimendurik gabe. Bulkada horiek arintzea funtsezkoa da oreka afektiboa lortzeko. Haurrak, jaiotzetik adierazpen motrizaz baliatzen dira inguruko mundua ezagutzeko, euren buruak ezagutzeko, euren beharrak asetzeko eta era autonomo batez moldatzeko. Honela, gorputza garatuz haurra heltzen doan heinean pentsamentu operatorioan sartzen joango da. Mugimendu bakoitzak, joko bakoitzak eta keinu bakoi­ tzak zentzu sinboliko bat dauka, eta horiek prestaturiko giro egoki batean ematen direnean haurrari pertsona moduan potentzialtasun osoz garatzeko aukera ematen diote. Laburbilduz: mugimenduak, ekintzak, jolasak eta hautemandako plazerra haurraren garapen pertsonalaren gako bilakatzen dira. 22 2014ko apirila • 15. zenb. ESPAZIOA ETA DENBORAREN ANTOLAKETA espazioa: Espazioaren dispositiboa bi lekutan egituratuta dago, bakoitzak bere materiala daukalarik. • Lehenengoa: hasierako eta amaierako erritualak egiten dira eta errepresentazioa ere bertan egiten da. • Bigarrena: Gorputz adierazpeneko gunea da eta 2 gunetan banatuta dago: - Gune sentsoriomotorea - Gune sinbolikoa. denbora: Denboraren dispositiboa 3 momentutan banatuta dago: • Lehenengoa: Sarrera-erritua: zapatilak kentzen dira, harrera egiten zaio taldeari eta arauak aipatzen dira. • Bigarrengoa: Adinaren araberako jolasa: - Dorrea edota mendiaren suntsiketa - Jolas sentsoriomotorea: gorputzaren mugimendua da; saltoak, arrastreak, erorketak, oreka-desoreka jolasak, txiribueltak… ... heziketa LA PSICOMOTRICIDAD EN EDUCACION INFANTIL ¿QUE ES LA PSICOMOTRICIDAD? La psicomotricidad se basa en el movimiento del cuerpo, las emociones, la comunicación verbal y la expresión plástica. Con el movimiento del cuerpo (saltos, volteretas, correr…) expresando las emociones y mediante la representación el niño/a evolucionara e irá avanzando. En las sesiones de psicomotricidad el niño/a se muestra tal y como es a traves del juego y gracias a eso podemos conseguir mucha información sobre él o ella, por ejemplo su estado emocional o sus características motores. IMPORTANCIA DE LA PSICOMOTRICIDAD Hoy por hoy la psicomotricidad tiene mucha importancia dado que la psicomotricidad ayuda en el desarrollo físico, psíquico y social de la persona. En palabras del profesor Bernard Aucouturier el niño trabaja con el cuerpo y desde el cuerpo porque el cuerpo es la primera herramienta de comunicarnos con las personas y la base de las emociones y las sensaciones; es asimismo un recurso para expresar los deseos y la afectividad. La psicomotricidad ofrece al niño la oportunidad de dar rienda suelta a sus impulsos sin sentimientos de culpabilidad. Para conseguir un equilibrio afectivo es necesario ir controlando esos impulsos. Desde que nacen los niños disfrutan de la expresión psicomotriz para conocerse mejor, para saciar sus necesidades y para desempeñar sus funciones de un modo autónomo. Desarrollando el cuerpo, a medida que van madurando lograrán acceder al pensamiento operatorio. Cada movimiento, cada juego o cada gesto tienen un sentido simbólico, y cuando todo esto se da en un entorno preparado adecuadamente, le da al niño la oportunidad de desarrollarse como persona de una manera potencial. Resumiendo: el movimiento, las acciones, los juegos y percibir el placer son la clave para el desarrollo personal de los niños/as. OBJETIVOS • Ayudar y fomentar mediante la acción y el juego el desarrollo psicológico de los niños/as. • Lograr que el niño/a se conozca mejor a través de su cuerpo. • El desarrollo de todo su potencial. • Ofrecer al niño/a un espacio donde se sienta totalmente seguro. • Conseguir que el niño/a sea capaz de expresar de una manera socializada sus sentimientos, impulsos o agresividad. • Hacer que el niño/a sea una persona capaz de comunicarse. • Hacer que el niño/a sea una persona activa y creativa. • Preparar al niño/a para el pensamiento operatorio. ORGANIZACIÓN DEL ESPACIO Y EL TIEMPO el espacio: El dispositivo del espacio se divide en dos y cada uno de ellos tiene su material. • El primero: se realizan los rituales de entrada y salida y también tienen lugar la representación. • El segundo: Ese l espacio de expresión corporal y se divide en dos zonas. - La zona sensorio motor. - La zona simbólica. el tiempo: El dispositivo del tiempo se divide en tres momentos: • El primero: Ritual de entrada: se quitan las zapatillas, se les hace la bienvenida al grupo y se exponen las normas. • El segundo: el juego según la edad: - Destrucción de la “torre” o de la “ montaña” - Juego sensorio motor: es le movimiento del cuerpo: saltos, arrastres, caídas, juegos de equilibrio/desequilibrio,… - Juego simbólico: a través del juego van cogiendo diferentes roles de la sociedad que les rodea (el rol del padre, de la madre, de la profesora, toro, lobo, niño/a pequeño ... 2014ko apirila • 15. zenb. 23 heziketa Entzutea, ziurtasuna komunikatzea, mugak ezartzea, haurren garapena bultzatzea… da psikomotrizisten lana. - Jolas sinbolikoa: gizarteko rol desberdinak har­ tzen hasten dira haurrak eta horrekin jolasten (ama edo aita papera, andereñoa, zezena, otsoa, ume txikia…etab.) • Hirugarrengoa: Errepresentazioa eta irteera erritua: ipuina kontatzen da, eta errepresentazioa egiten da marrazkia eginez, plastilinarekin edota egur blokeekin. Arropa eta oinetakoak janzten dira. Eta bukatzeko, saioari itxiera ematen zaio abesti batekin (haur bakoitza aipatuz) edota egun horretan haur bakoitzak egin duen zerbait aipatuz. PSIKOMOTRIZISTAREN PAPERA • Entzuteko ahalmena eta enpatia behar ditu (Haur bat errespetatua sentitzen denean eta konfiantza giro batean aurkitzen denean, bere irudimena eta emozioak adierazi ditzake epaitua izateko beldur gabe. Horretarako ezinbestekoa da harrera enpatiko baten jarrera…) • Legeak ezarri eta ziurtasuna komunikatu hitzez, begiradez edo eta keinuz (haurrarekiko sentimendu positibo bat izan behar du, era horretan bere adierazkortasuna era aske batean bizitzeko beharrezkoak diren segurtasun afektiboa eta materiala bermatzen dira.) • Taldearen jarraipena eraman beharko du (Haurrak gehien edo gutxien erabiltzen dituen material eta espazioak behatu, besteekiko eta bere buruarekiko dituzten erlazioak…) • Haurren ekintzak izendatu, horien berezitasunak, gorputzaren atal ezberdinak.... • Gela barruan mugak eta denborak ezarri. • Besteen ekintzen aurrean errespetua potentziatzea. • Haurren autonomia bultzatu eta erabakiak hartzen lagundu gatazka baten aurrean, proposamenen aurrean…. • Haurrak eta bere ekintzak ez epaitzea. • Auto-kontrola eta itxarotea suspertzea • Segurtasun fisiko eta afektiboa eskaini haurrari bera guztiz lasai aurkitzeko eta bera den bezalakoa azal­ tzeko saioetan. Horretarako garrantzitsua da zailtasunak edo arriskuak aurreikustea. Adib: gelako segurtasuna (koltxonetak jartzea leku egokian, begirada mantendu haurrari momenturo...). 24 2014ko apirila • 15. zenb. • El tercero: Representación y Ritual de Salida: la psicomotricista cuenta un cuento y se representa haciendo un dibujo, modelando la plastilina o con bloques de madera. Después se pone la ropa y calzado para terminar se canta una canción (nombrando cada niño/a o contando algo de lo que ha hecho esa sesión cada niño/a.) EL PAPEL DEL PSICOMOTRICISTA • Capacidad para la empatía y para la escucha (cuando un niño se siente respetado y en un entorno de confianza, puede mostrar su imaginación y sus emociones sin miedo a que sea juzgado). • Establecer las pautas y transmitir seguridad mediante la palabra, la mirada o gestos (ha de tener un sentimiento positivo de este modo se refuerzan la seguridad afectiva y material necesarios para que el niño/a viva con total libertad su expresión corporal). • Realizará el seguimiento del grupo (los espacios que menos o más utiliza el niño/a, la relación que tiene el niño/a consigo mismo y con los demás…). • Nombrar las actividades del niño/a, diferentes partes del cuerpo … • Establecer límites y tiempos dentro de la sala. • Potenciar el respeto ante las actividades de los otros. • Potenciar la autonomía del niño/a y ayudar a que tomen decisiones ante dificultades, discusiones, proposiciones… • No juzgar a los niños/as ni sus acciones. • Potenciar el auto control y la espera. • Ofrecer al niño/a seguridad afectiva y física para que se sienta tranquilo y se muestre tal y como es en las sesiones. Para eso es importante detectar dificultades y peligros que puedan haber en las sesiones. Por ejemplo, la seguridad de la sala: poner colchonetas en el sitio adecuado, mantener la mirada hacia los niños/as constantemente… heziketa ZIG GELAKO IKASLEAK SASOI BETEAN Del interior al mar Jon, lehorretik itsasora Aurten Jon arraunean hasi da Zumaian. Egunero Azkoititik etortzen den gure ikasle honek astean bost egunetan izaten du entrenamendua Zumaian, izan ere, kirol honetan gogotik entrenatu beharra dago. Aupa Telmo Deun!!! Un nadador excelente Ander, igerilari bikaina Azpeititik etortzen da Zumaiako Institutura. Astean hiru egunez entrenatzen du Azpeitiko igerilekuan. Zenbait txapelketatan parte hartu izan du, baita dominak irabazi ere. Zorionak, Ander, eta jarraitu gogor entrenatzen!!! Beñat practica piragüismo gracias a la ayuda de los piragüistas de Itxas Gain Beñat, piraguista saiatua. Gure errezildarra astean zehar Zumaiara etortzen da ikastera eta, bide batez, bi egunetan piraguan aritzen da. Zumaiako piraguistek ikaragarri laguntzen diote Beñati (piraguan sartu-irteten, aldageletan, batetik bestera eramaten…), bere gogoa asetzeko ezinbesteko laguntza eta zinez eskertzekoa. Oso gustura aritzen da eta mesede handia egiten dio. 25 lagunak CRUZ CARMONA FAMILIA Cruz Carmona kolonbiar familia 2011. urtetik gure artean izan da. Oikian bizi eta Institutuan aritu dira ikasten seme-alabak. Gurasoek, berriz, han eta hemen lanean aritu ondoren, azken boladan langabezian zeudela-eta, hausnarketa sakona egin eta, egoera larri horri aurre egiteko, Gabonak inguruan Ingalaterrara abiatzea erabaki zuten, Bristol herrira hain zuzen, aitak han lana aurkitu zuen eta. Erabaki gogorra izan zen familia osoarentzat eta bereziki seme-alabentzat. Hona hemen Ingalaterratik bidali diguten agurra eta gogoeta. Soy Tatiana, la madre de la familia Cruz Carmona. Un saludo de Harold, Juan Sebastian, Laura Victoria y Daniel. Nosotros somos de una hermosa tierra cafetera que se llama ARMENIA, en el Departamento del QUINDIO, en nuestra bella COLOMBIA. Siempre vivimos y trabajamos allí, cada uno en nuestras profesiones. Llegamos a España en julio del 2009, ya que a Harold, mi marido, le contrataron para trabajar en el circuito de MOTORLAND de Alcañiz (Teruel) como Ingeniero Civil (de obras). Allí llegamos y estuvimos dos años, antes de viajar al País Vasco, y más en concreto a Zumaia en busca de nuevas oportunidades laborales. Pasamos entre vosotros otros dos años con grandes altibajos laborales y, como la situación no ayudaba, en diciembre decidimos trasladarnos a Bristol (Reino Unido), donde estamos ahora. Os contamos que todavía estamos en etapa de adaptación, contentos y con la expectativa de que el haber cambiado de residencia sea para mejorar, tanto nuestra estabilidad económica como aprovechar el conocer una nueva cultura y aprender un nuevo idioma. Los chicos están estudiando ya los tres. Juan Sebastián (17 años) tardó un poco más en empezar, pero ya está estudiando. Como todo inicio, cualquier cambio, por mínimo que sea, es duro y más para él por su edad. Pero como siempre escucha, atiende, no nos da siempre la razón (seguro que no siempre la tenemos), pero tratamos de que vea los beneficios que puede obtener en esta nueva vida. Por ahora estudia solo inglés, para luego empezar lo que sería el equivalente al 1º de Bachiller allí, enfocado a Diseño  y Dibujo por Ordenador (CAD), que es lo que quiere hacer. Ya veremos si le coge el gustillo y se anima a más cosas al terminar a un nivel superior. Laura (14 años) es una niña que se adapta muy fácilmente, aunque en un principio estuvo muy triste por haber dejado Zumaia, el instituto y sus amigas. Pues estaba allí muy contenta. Le ha costado un tanto al principio, pero ahora lo lleva un poco mejor. En el colegio tiene muchas oportunidades en cuanto a áreas artísticas, que tanto le gustan. Estamos mirando la posibilidad de que siga patinando sobre hielo, pero todo será poco a poco. Una muy buena noticia para quienes fueron sus profes de matemáticas, me imagino, es que le han subido un curso en esta área. Pues han visto que venía muy bien preparada y que era necesario cambiarla a un nivel superior. Eso ha incentivado mucho su participación y ya se integra mucho más. Ahora vemos la importancia de los días de refuerzo y acompañamiento en esta área. Daniel (6 años) por ser el más pequeño lo lleva menos duro (eso creemos). Ya que ha tenido tantos cambios en tan pocos años, puedo decir que prácticamente se ha acostumbrado a nuevas experiencias.  Pero lo bueno de los tres, y lo que tratamos no sólo de inculcarles sino de hacerlo también nosotros mismos, es tener la capacidad de aprovechar todo lo bueno que se pueda obtener de un nuevo espacio, una nueva cultura y un nuevo estilo de vida. Procuramos no ver las cosas negativas, sino lo positivo. Y en este momento lo positivo de este nuevo inicio, sin duda alguna, será el idioma. Ellos “Agradecemos de corazón la aceptación y el apoyo incondicional que siempre tuvimos por parte del instituto”. 26 2014ko apirila • 15. zenb. kultura GOAZEN BILBORA, GOAZEN ANTZOKIRA!!! ya saben qué es tener que hacerlo basado en las vivencias del País Vasco. No sólo lo vieron sino que finalmente lo aprendieron y de verdad que se sienten orgullosos de saber que después de dos años lo consiguieron. Nosotros lo vemos ahora, porque nos toca para podernos comunicar. Somos una familia que, según algunas personas, somos arriesgados y poco temerosos de los cambios. Pero, la verdad, lo hemos hecho con la finalidad de buscar una mayor estabilidad laboral en todos los casos. De cualquier manera, el haber recorrido ya algunos pasos antes de éste último nos deja sólo experiencias gratas. Tanto para nuestros hijos como para nosotros como padres.  Agradecemos de corazón no sólo la aceptación de todo el instituto, sino también el apoyo incondicional que siempre tuvimos. El acompañamiento para Juan Sebastian y Laura Victoria en cuanto a aprendizaje del Euskera como en otras áreas en las que se recomendó fueran reforzadas, y en su cotidiano bienestar. Siempre hemos pensado que las recomendaciones para con ellos serían en su beneficio y por ello siempre las tuvimos en cuenta. No nos queda más que un grato recuerdo y el agradecimiento por haber permitido que nuestros hijos formaran parte de vuestras vidas. El llegar a un sitio donde no conoces a nadie y donde te abren las puertas de manera incondicional hace que tu vida sea mucho más grata y más tranquila. Por ello podemos decir que si tuviéramos que regresar, lo haríamos con todo gusto. Por los colegios que encontramos, por los momentos que vivimos y por los amigos que dejamos. RECUERDOS PARA TODO EL EQUIPO DE TRABAJO DE ZUMAIAKO INSTITUTUA MUCHAS GRACIAS, ESKERRIK ASKO! CON TODO EL CARIÑO, FAMILIA CRUZ CARMONA Azken 15 urteotan bezala, aurten ere, martxoaren 25ean, Bilbora irteera antolatu dugu DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 1. zein 2. mailetan Latina ikasten ari diren 35 ikasleentzat. Aurten Plautok idatzitako Asinaria izeneko komedia latindarra antzeztu dute, eta ikasle gazteek antzeztutako obra klasiko hori ikusteko aukera izan dute gure ikasleek. Urte batzuetan Arriaga antzokira joan izan gara. Azken urteotan, berriz, berrikuntza-lanak bukatu zituztenetik, Campos Eliseos izeneko antzokian izan da urteroko antzerki-emanaldi hau. Aurretik antzezlana klasean lantzen dugu, pertsonaiak eta antzinako giro erromatarra hobeto ezagutzeko. Oso jarduera gomendagarria da denontzat. Docere delectando! Los alumnos y alumnas de Latín llevan 15 años acudiendo a representaciones teatrales que se organizan en Bilbao expresamente para los centros escolares. Este año se ha representado la obra Asinaria de Plauto en el teatro Campos Eliseos. 2014ko apirila • 15. zenb. 27 bidaiak ITSASERTZETIK ELURRETARA Urtarrilaren 17an Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleok Valdezcaray eski-estazioara joan ginen. Goizeko seietan autobusa hartu genuen, lo gutxi eginda. Bi ordu eta erdiko bidaiaren ondoren, eskiak hartu eta bi orduko ikastaroa izan genuen, eta ondoren, berriz, ikastaroan ikasitakoa praktikatzeko aukera. Eguraldia ez genuen alde izan, haize handia baitzebilen. Hala ere, ondo pasa genuen, esperientzia polita izan zen. Eta garrantzitsuena, denok osorik iritsi ginen, batzuk beste batzuk baino gehiago. Los alumnos y alumnas de Bachillerato disfrutan de la nieve en la estación de esquí de Valdezcaray. Zumaian ohikoak ez diren kiroletarako aukera ematen digu neguak. 28 2014ko apirila • 15. zenb. bidaiak DESTINATION… PARIS!!! Los alumnos y alumnas de Francés de Bachillerato han tenido ocasión de visitar París, conocer esta gran ciudad, su cultura y practicar el idioma que están aprendiendo. Aurten Parisera joatea egokitu zaigu. Lehendabiziko aldiz Batxilergoan frantseseko taldea osatu dugula-eta, frantsesa praktikatzeko eta frantses kulturan murgiltzeko aukera izan dugu. Paris beti izan da moda, dotorezia, fintasunaren hiriburua. Hitz batean, “glamourra”ren hiria. Hainbestetan entzundako hori ezagutzeko irrika zuten frantseseko ikasleek eta joan den martxoan gertutik bizi izan dute hainbeste miresten dugun hiri honen lilura, bere arkitektura, historia, kale eta auzo famatuak, parke zoragarriak, bere museo ederrak etab. Batxilergoko ikasle talde txiki batekin Paris ezagutzeko aukera izan dugu joan den martxoaren 20tik 23ra. Pariseko euskal etxean hartu genuen ostatu eta bertako txokoak bisitatu ditugu: le Louvre, Montmartre, le Sacré-Coeur, le quartier Latin, la Tour Eiffel, Notre Dame… Gure helburua frantsesa ikasten ari diren ikasleei hizkun­ tza hori praktikatzeko aukera ematea zen, eta, bide batez, Europako hiri bisitatuenetako bat ezagutzea. Hendaiatik abiatu ginen trenez, Montparnasse tren geltokirantz. Hauxe zen irten aurreko gure asmoa: Nous voulons visiter la cité de la lumiére, nous promener dans ses rues et ses quartiers. Cette ville a tant à offrir! Paris est une fête et le joli mois de mars nous serons là pour l´animer un peu plus, la capitale de tous les arts. On y va! Egitarau hauxe prestatu genuen irten aurretik: Jeudi 20 mars: 09:45, TGV trena hartu Hendaian. 15:30, Montparnasse geltokira iritsi, Paris. Ondoren, Euskal Etxean ostatu hartu (Avenue Gabriel Péri). Cité Notre Dame eta Sainte Chapelle (Palais de Justice) bisitatu, eta gauean Le Quartier Latin. Paris ezagutu eta bertan frantsesez aritzeko aukera izatea ez da makala! Vendredi 21 mars: Goizean, Louvre museoa, Jardin des Tuilleries, Place de la Concorde, Les Champs Élysées, l´Arc du Triomphe. Arratsaldean, Sacre Coeur, Montmartre. Samedi 22 mars: Goizean, Marché aux puces (azoka), Porte de Clignancourt. Arratsaldean, Tour Eiffel eta inguruak, Centre Pompidou. Dimanche 23 mars: 10:28, TGV trena hartu Montparnassen. 16:10, Hendaiara iritsi. 2014ko apirila • 15. zenb. 29 elkarrizketa ISEKA, BIDEA EGITEN “Gure momenturik onenean gaude, eta horrek aurrera jarraitzeko indarra ematen digu” Elkarrizketa Julen Gutierrez eta Peru Nolaskoain (DBH 4ko ikasleak) Argazkiak Mikel Castellano Lau zumaiar gaztek osatutako ISEKA musika-taldea zeresana ematen ari da Zumaiako eta inguruko musika-giroan. IOSU ALBERDI (baxua), ABEL ARMENDARIZ (gitarra eta koruak), JULEN GARCÍA (bateria eta koruak) eta MIKEL LARRAÑAGA (gitarra eta ahotsa) urrats sendoak egiten ari dira duela bi urte eta erdi taldea sortu zutenetik. Horren adibide dugu, esaterako, joan den udazkenean BOSGARREN BANDEN LEHIAn izandako arrakasta, izan ere, BILBOROCK aretoko finalera iristeaz gain, bigarren egitea lortu zuten musika-talde gazteentzat hain garrantzitsua den lehiaketa horretan. Gu haietako birekin izan gara, IOSU eta JULENekin, hain zuzen ere, hainbat konturi buruz hizketan, hala nola, taldearen sorrera, musika erreferenteak, emandako kontzertuak, Zumaiako Herri Eskolan egindako urteak... Hauexek dira kontatu dizkigutenak. Oker ez bagaude, orain bi urte-edo jaio zen ISEKA taldea. Zein bide egin duzue ordutik hona? Asko aldatu al zarete garai hartatik? JULEN: “2011ko uda amaieran hasi ginen elkartzen, denbora-pasa gisa. Ondoren gure kantuak sortzen eta kontzertuak ematen hasi ginen, eta esku artean genuenak merezi zuela ohartu ginen. 2013ko gabonetan, hainbat kontzertu eman ostean, sei kantu bildu eta IGOR GUTIERREZ JIJASen estudioan grabatzen hasi ginen. Harrera oso ona izan zuen diskoak eta kontzertuetara gero eta jende gehiago etortzen hasi zen. Gure momenturik onenean gaude eta horrek aurrera jarraitzeko indarra ematen digu. Jada lauzpabost kantu berri ere baditugu eta uda honetan beste disko bat kaleratzeko asmotan gara”. IOSU: “Bi urte hauetan hobera egin dugula iruditzen zaigu. Lehen kontzertuak beste talde batzuen bertsioetan oinarritzen ziren, eta orain, berriz, abesti guztiak geureak dira”. Nondik datorkio zuen musika-taldeari ISEKA izena? IOSU: “Izena aukeratzea ez zen erraza izan. Lehen kontzertua ZEITEYU izenarekin jo genuen, baina presaka jarritako izena zen eta ez zitzaigun gehiegi gustatzen. Ondoren NON LIMIT jarri genion, berriz ere presaka. Baina abestiak euskaraz sortuak ziren eta taldearen izenak ere halakoxea izan behar zuela iruditzen zitzaigun. Azkenean, asko pentsatu ostean, ISEKA izena bururatu zitzaigun”. Zein musika-iturritatik edaten duzue, hots, zeintzuk dira zuen erreferenteak, talderik gogokoenak...? IOSU: “Rock taldea garela uste dugu eta euskal musikan BERRI TXARRAK edo GATIBU bezalako taldeak dira gure erreferentzia”. JULEN: “Iosuk esan bezala, 30 2014ko apirila 15. zenb. gure erreferente guztiak rockaren ingurukoak dira, FOO FIGHTERS, JET, BERRI TXARRAK...”. Joan den azaroan BILBOROCK aretoan izandako BOSGARREN BANDEN LEHIAko finalean jo izana izugarrizko esperientzia izango zen zuentzat, ezta? Gainera bigarren egin zenuten! IOSU: “Oso esperientzia ona izan zen. Lehen aldiz horrelako lehiaketa batean parte hartu eta finalera iristearekin oso gustura geunden, eta bigarren postu horrek bide onetik goazela erakutsi zigun”. JULEN: “Oso polita izan zen eta oso motibatuta iritsi ginen finalera, sari handia baitzegoen jokoan, hain zuzen ere, 2014ko BBK LIVE jaialdian jotzea eta BAGA BIGA diskoetxearekin disko bat grabatzea”. Final horretan, irabazlea erabakitzeko, %50 entzuleen botoek balio zuten eta beste %50, berriz, epaimahaiaren iritziak. Entzule kopuru txikienetakoa zuena zela kontuan izanik, desabantaila horretan ez ote zukeen epaimahaiaren iritziak zertxobait gehiago balio beharko? JULEN: “Ez genuen entzule kopururik txikiena, en­ tzuleen botoetan bigarren geratu ginen eta epaimahaiaren erabakian ere bigarren. Halere, epaimahaiaren erabakiak gehiago balio beharko lukeela uste dut, dei galduen bidez botoak emanez guztiz zehatza izatea zaila baita”. IOSU: “Bilbon jarraitzaile gutxi genituen, bai, baina etxetik gure alde bozkatzen ari ziren zumaiar asko. Eta neurri batean beraiei ere zor diegu, bai finalera iristea haien botoen bidez, bai bigarren postuan geratzea entzuleen deiei esker. Nik uste dut entzuleen botoek garrantzi txikiagoa izan beharko luketela finalean, eragina izan baitzuten finalistak aukeratzerakoan, eta epaimahaiaren esku laga beharko litza- elkarrizketa teke azken erabakia. Hala ere, ezin gaitezke kexatu jasotako laguntzaz”. Lehiaketa irabazi zuen Arratiako ESKEAN KRISTÖ taldea maila onekoa omen zen eta lege onez irabazi omen zuen. Bat al zatozte iritzi horrekin? IOSU: “Bai, merezi zuten lehiaketa irabaztea. Oso musika ona egiten dute eta, horrez gain, eszenatokian ikuskizun ederra eman zuten”. JULEN: “Erabat ados, oso maila ona eraku­ tsi zuten hasieratik”. Ezagutzen al zenituzten ESKEAN KRISTÖ taldekoak? IOSU: “Nik ez behintzat. Lehen aldiz banden lehiaren webgunean entzun nituen eta, boto gutxi jaso arren, epaimahaiari esker finalean izango zirela pentsatu genuen”. JULEN: “Ez genituen ezagutzen, baina aurrerantzean elkarrekin kontzertuak emateko ideiaz hizketan aritu ginen”. Oraintsu Azkoitian GATIBU taldearekin batera emandako kontzertura jendetza hurbildu zen. Gu ere bertan ginen, eta maila handian aritu zinetela uste dugu. Zer deritzozue? JULEN: “Jende gehien izan dugun kontzertuetako bat izan zen Azkoitikoa, eta jendearen partehartzea izugarria izan zen. Asko disfrutatu genuen”. IOSU: “Kontzertu hori ere berezia izan zen, jende asko bildu baitzen Azkoitiko plazan. Hasieran urduri ginen, baina jendea gustura zegoela ikustean hobera egin genuen. Egia esan, oso pozik amaitu genuen”. Joan den ekainean eman zenuten argitara zuen lehen diskoa. Zer moduzko esperientzia izan da? JULEN: “Hiru-lau hilabeteko lanaz gain, taldekooi asko eman zigun esperientzia izan zen. IGOR GUTIERREZek hainbat aholku eman zigun eta azkenean emaitza ederra lortu genuela uste dugu”. IOSU: “Ondo pasa genuen JIJASekin diskoa grabatzen. Oso esperientzia ona izan zen guretzat eta, gainera, diskoak izan duen harrera ona kontuan hartuta pozik egoteko modukoa da”. Zuen lehenengo disko horretan bada gu guztiok bereziki hunkitzen gaituen kanta bat, hain zuzen ere, orain bi urte pasatxo hildako zuen lagun IÑAKI ESPILLAri eskainitako ZUREGATIK kanta. Zuentzat ere berezia izango da, ezta? IOSU: “Abesti berezia da eta horregatik buelta asko eman genizkion, ahalik eta ondoen ateratzea nahi genuelako. Txikitako laguna genuen eta abesti bat eskaini behar geniola iruditu zitzaigun”. JULEN: “Bai, kanta guztiz osatzeko denbora asko eman genuen, guretzat oso kanta garrantzitsua baitzen. Mila aldiz jo dugun arren, orain dela bi urte idatzitako letra hura kontzertuetan guztien ahotan ikusi eta entzutea hunkigarria da”. Zein izan da orain arteko zuen kontzerturik garrantzitsuena? JULEN: “Zumaian 2013ko San Pedro jaietan diskaren aurkezpen-kontzertu gisa egindakoa eta Azkoitian azaroan GATIBUrekin eman genuena. Aurrera begira, baditugu hitzartutako batzuk, esaterako, 2014ko San Telmotako larunbatean SIROKA eta MCONAK taldeekin batera edota martxoaren 28an Lemoan ENKORE taldearekin batera”. IOSU: “Zumaiako gaztetxean jo genuen lehen kontzertua garrantzi­ tsua izan zen, lehena baitzen. Azkoitiko kon­ tzertua ere oso garrantzitsua izan zen guretzat, horrelako eszenatoki batean eta hainbeste jenderen aurrean jo genuen lehen aldia izan baitzen”. Zuen kontzertuetan hainbeste jende ikusteak ez al zaituzte urduri jartzen? JULEN: “Hasieran, lehenengo kontzertuetan, oso urduri jartzen ginen, baina pixkanaka, kontzertuz kontzertu, urduritasun hori baretzen joan da”. IOSU: “Kontzertuetan jende asko ikustea oso pozgarria da, horrek esan nahi baitu gauzak ongi egiten ari garela. Pixka bat urduri jartzea beharrezkoa ere bada, ahalik eta ondoen egiteko”. Zer diote zuen lagunek koadrilako lau lagun musikaren munduan murgilduta zabiltzatela ikustean? IOSU: “Uste dugu beraiek ere gustura daudela, ahal du- “Bigarren disko batean pentsatzen ari gara, agian udarako”. ... 2014ko apirila 15. zenb. 31 elkarrizketa El grupo ISEKA, formado por cuatro jóvenes de Zumaia, alumnos de Zumaiako Institutua hasta el curso pasado, ha irrumpido con fuerza en el mundo musical tanto de Zumaia como de fuera de nuestro pueblo. Dos de sus integrantes, Iosu y Julen, nos cuentan cómo están viviendo el momento y sus planes a futuro. tenean gure kontzertuetara etortzen dira, Zumaian, Azkoitian edo Bergaran izan, eta hori eskertzekoa da”. JULEN: “Gure lagunak izan dira hasieratik toki guztietara jarraitu gaituztenak, jarraitzen gaituztenak eta jarraituko gaituztenak, eta babes horrek kontzertuetan asko laguntzen digu”. Jarraitzaile asko al dituzue? IOSU: “Ez gara kexatzen gure jarraitzaileez. Adibidez, Azkoitian lehen abestitik jendea kantatzen ikustea itzela izan zen”. JULEN: “Sare sozialetan eta YOUTUBEn gero eta jarraitzaile gehiago dugu, baina batez ere kontzertuetan ari gara gorakada hori sumatzen”. Noiz izango da zuen hurrengo kontzertua Zumaian? IOSU: “San Telmotan kontzertua izango dugu Zumaian, larunbatean, baina horren aurretik beste pare bat ematea gustatuko litzaiguke eta, agian, horietako bat Zumaian izan liteke”. Zer asmo duzue hemendik aurrera? Bigarren diskoa kaleratzeko asmoa ere baduzuela esan diguzue. IOSU: “Gure asmoa orain kontzertuak eman eta abesti berriak sortzea da. Eta etorkizunean bigarren diskoa argitaratzea gustatuko litzaiguke”. JULEN: “Jada lauzpabost kanta berri baditugu eta beste diska batean pentsatzen ari gara, agian udarako”. Joan den udaberrian Batxilergoa amaitu eta Unibertsitatean ari zarete orain. Zer oroitzen duzue Zumaiako Herri Eskolan egindako zuen ikasle-ibilbideaz? JULEN: “Orain, ikasketak direla-eta herritik urrun, iraganeko hainbat momentu gogora etortzea saihestezina da, horien artean eskolan pasatakoak”. IOSU: “Nik Batxilergoko ikasketak egin nituen bertan eta gustura egin nituen bi urteak”. Aspaldian ez dugu Zumaian musika-talde gazte batekin hainbeste gozatzeko aukerarik izan. Beraz, segi horrela eta zorionak, mutilak! ORAINDIK DISKOA ENTZUN EZ BADUZU, SPOTIFY-EN ENTZUN DEZAKEZU EDOTA INTERNET BIDEZ DESKARGATU! 32 2014ko apirila 15. zenb. Kyle Wymer, our American teacher Interviewed by Mikel Eizagirre and Alba Martinez DBH 4Ako ikasleak How many countries have you visited before? I will name them: Canada, Costa Rica, Panama, Ecuador, Peru, Spain, the Basque Country, France and England. What do you think about the English level of your students? I think it’s basic, generally basic, but there are students that speak better. I think everybody has a basic understanding of English. They can read and write, but need work on speaking. What are you going to do after you finish here? Well, maybe next year I will stay in Zumaia to teach, or I’m thinking of teaching English somewhere in South America, but I will probably stay here another year. elkarrizketa Kyle Wymer está trabajando durante este curso como auxiliar de conversación en nuestro instituto. What do you think about people from here? I think that they’re very friendly people and they have delicious food and they are very welcoming, they are very nice and they will go out of their way to help you. What convinced you to come here? I heard that the Basque Country was a very nice place to live and that Zumaia is very nice as well, a very beautiful place and that students are better in Zumaia than other places. And also, to practice speaking Spanish and to get experience teaching English. How’s your life back home different from the life you are living here? Good question, my life back home… I don’t speak Spanish very often, and at home I was working at a restaurant as a server and it’s very different from my job now teaching English. Also back home I drive a car, and here I don’t, I take the train or I walk. But back home we don’t have trains, always drive or take the bus. Was it difficult for you to get used to the lifestyle here? No and yes. It was difficult for me to speak Spanish here because I learned Spanish from South America and here it’s similar but the accent and dialect is different, so it’s hard for me to change my habits of speaking, but in general the lifestyle is very similar, we eat similar food and the people are similar, they act similar. I think the environment is the same. Kyle Wymer-ek gure ikasleei ingelesaren ahozkotasunean trebatzen laguntzen die. What do you enjoy doing in your free time? I love to play football with friends in San Sebastian, we go to the park near the beach to a cement pitch, it’s very nice to play there with friends. Also, I like to play billiards, but in the United States we call it pool. I like to go running, go to gym and I love music, listening to music, playing the guitar and studying Spanish. How many languages do you speak? I studied linguistics, which is about all languages, so I speak a little bit about six languages. I speak Spanish, En­glish and Dutch, but I can say phrases in basic Japanese, German and Guarani, which is a language from Paraguay and a little bit of Basque, but I’m still learning. So, three languages Dutch, English and Spanish. What do you think about the Basque language? Difficult, it’s difficult. I researched a little bit and it has one of the most complex grammar systems. I think it sounds nice and it’s fun to speak, but very hard, it’s hard for me to remember words because the pronunciation is so different. I went with some friends to a sidreria and we were singing in Basque, it was funny but very difficult. I would like to improve my Basque. 2014ko apirila 15. zenb. 33 internet ZHE-KO WEB ORRIAN ATAL BERRIA: HEZKUNTZA GAIAK ZHEko Web orriko atal berri honetan gure ikasleen edota seme-alaben heziketa inguruko gai desberdinak aurkeztu nahi dizkizuegu. Atal hau, umeen heziketaren inguruan sortzen diren kezkak edota zailtasunak bideratzeko lagungarria izatea nahi dugu . Horretarako, gai desberdinen inguruko iritziak zintzilikatuko ditugu edota beste web batean azaltzen diren artikuluekin lotura zuzenak ipiniko ditugu. Hezkuntza gaien inguruan besteen iritziak ezagutzeak, norberaren iritzia sortzen edota aberasten laguntzen due- 34 lakoan gaude. Hau dela eta, ziur gaude ibilbide honetan gure ikasleak edota seme-alabak irabaziko dutela . Heziketa Gaiak atal hau zuen iritzi edo proposamenetara irekita dago eta pixkanaka denon artean atal hau aberasten joango garela uste dugu. ZHE-ko web orri honetan, www.zumaialhi.hezkuntza. net , besteak beste gai hauek aurkituko dituzue: FAMILIA HEZKUNTZA ESTRATEGIAK PREBENTZIOA 1. Familiaren eginkizunak 2. Komunikazio familiarra 3. Familia eta Lana 4. Heziketa estiloak familian 5. Aisialdia familian 6. Familia eta pantaila berriak: internet, bideokontsolen erabilera, etab. 7. Aitona-amonen funtzioak 8. Familia berreginak 9. Banatzea eta dibortzioa 10. Senitarteko baten heriotza 11. Adopzioa 12. Familia zabala 1. Balioen heziketa 2. Adimenaren garapena sustatzeko heziketa irizpideak 3. Garapen soziala, emozionala, eta pertsonala suspertzeko heziketa irizpideak 4. Pardelak eta esfinteen kontrola 5. Kasketak 6. Beldurrak 7. Zigorrak 8. Gezurrak 9. Nerabeen gaueko irteerak 10. Ikasteko motibazioa 11. Eskolaz kanpokojarduerak 12. Ikastetxera moldatzea 13. Sexu-heziketa 1. Eskola porrota 2. Eskola erasoa 3. Gatazken konponbidea 4. Mugak ezartzea 5. Erantzukizuna 6. Jateko azturak 7. Lo ohiturak 8. Autonomiaohiturak 9. Gehiegizko babesa 10. Jelosia 2014ko apirila 15. zenb. internet LA WEB ZHE VA A ESTRENAR UN NUEVO APARTADO: TEMAS EDUCATIVOS La Web Zumaiako Herri Eskola va a estrenar este nuevo apartado en el que se van a exponer temas relacionados con la educación de nuestros hijos-as y alumnos-as mediante breves artículos de opinión o enlaces a diferentes páginas. Queremos que este nuevo apartado sea una ayuda ante las dificultades que puedan surgir a la hora de educar a nuestros-as hijos-as o alumnos-as. La lectura de estos artículos nos ayudará a enriquecer las ideas sobre la forma de actuar en las diferentes etapas educativas. Sin duda, serán nuestros hijos-as y alumnosas lo que se beneficien de todo este proceso. Este apartado está abierto a las aportaciones e ideas de todos-as los que formamos la comunidad ZHE y nuestro objetivo es ir enriqueciéndolo. Algunos temas que podréis encontrar en esta web www. zumaialhi.hezkuntza.net son: FAMILIA ESTRATEGIAS EDUCATIVAS 1. Funciones de la familia 2. La comunicación familiar 3. Familia y Trabajo 4. Los estilos educativos en la familia 5. El tiempo libre en la familia 6. Familias y nuevas pantallas: Internet, uso de videoconsolas, etc 7.  Funciones de los/las abuelos/ as 8. Las familias reconstruidas 9. Separación y divorcio 10. Muerte de un familiar 11. Adopción 12. Familia extensa 1. Educación en valores 2. Criterios educativos para estimular el desarrollo intelectual 3. Criterios educativos para estimular el desarrollo social, emocional y personal 4. Pañales y control de esfínteres 5. Rabietas 6. Miedos 7. Castigos 8. Mentiras 9.  Salidas nocturnas en adolescentes 10. Motivación al estudio 11. Actividades extraescolares 12. Adaptación al centro escolar 13. Educación sexual PREVENCION 1. Fracaso escolar 2. Acoso escolar 3.  Resolución de conflictos 4.  Establecimiento de límites 5. Responsabilidad 6. Hábitos de alimentación 7. Hábitos de sueño 8. Hábitos de autonomía 9. La sobreprotección 10. Celos 2014ko apirila 15. zenb. 35 ikasleohiak IKASLE OHIEN IKUSPUNTU ETA ESPERIENTZIAK Karrera ezberdin bat Orain dela urte eta erdi, 2012ko udan, unibertsitatean zer ikasi erabaki behar nuen. Zalantza handiak izan nituen aurreko hilabeteetan, ez neukalako argi zer bide hartu. Beraz, Euskal Herriko ikastetez gain, beste leku batzuetara begiratzeari ekin nion, inguruak zer eskain­ tzen zuen jakin nahian. Uztailaren erdialdera, Selektibitateko notak Aire Nabegazioko Ingeniaritza (aeronautikaren adar bat) ikasteko aukera eman zidala ikusita, bidaiatzea eta hegazkinen mundua gustatzeaz gain zientzietako gaietan ondo moldatzen nintzenez, tren hura ez nuela galduko erabaki eta Bartzelonan matrikulatu nintzen, hain zuzen ere Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak (UPC) Castelldefels herrian duen fakultatean. Hemen egin dudan urte eta erdi honetan, esperientzia berri asko izan ditut. Etxetik urrun, ikasle-egoitza batera bizitzera etortzeaz gain, karrera gogor bat ikasten aritzeak pertsonalki asko aberastu nau. Amaitzeko, nik urte eta erdi honen balantze positiboa egiten dudanez, edonori gomendatuko nioke etxetik haratago dauden eta hain ezagunak ez diren beste karrera batzuk kontuan hartzea, gure zaletasunetatik hurbilago dauden hainbat ikasketa badirelako eta esperientzia asko biltzeko aukera ematen duelako. Jon Fernandez Esnal Hace año y medio, después de terminar el Bachillerato en nuestro instituto, Jon Fernandez decidió ir a estudiar a la Universidad Politécnica de Cataluña (Castelldefels) una Ingeniería Aeronáutica. Aunque la carrera es muy dura, hace una valoración muy positiva de la experiencia. Erizaintza ikasketak Donostian Joan den ikasturtea, Batxilergoko 2. maila, beldurrak eta kezkati igaro ondoren, Erizaintza-ikasketak egiteko urtero nota igotzen ari baita, Donostian ikasten hasi naiz aurten. Zumaiako bi neska hasi gara bertan ikasten eta oso gustura gaude. Lehen seihilekoa ez da erizain­ tzarekin oso lotua izan, baina orain hasi berri dugun bigarren seihilekoa erizaintzari askoz ere lotuagoa izango dela uste dut, etxekoei odola ateratzen eta guzti hasiko baikara (uzten badigute behintzat), baita Zumaiako Otezuri zentroan praktiketan ere. Libe Osa Arzuaga Después de terminar mis estudios de bachiller en el Instituto de Zumaia, elegí estudiar la carrera de Enfermería en la UPV de Donostia. Siempre me ha gustado y, aunque la nota de entrada en la universidad era muy alta, lo conseguí y ya estoy estudiando a tope y con ganas de que lleguen las prácticas en el Centro Otezuri de Zumaia. 36 2014ko apirila 15. zenb. ikasleohiak Karrera berria eta berezia Madrilen Madrilen ari naiz Lenguas modernas, Cultura y Comunicación ikasten. Filologiak baino gehiago eskaintzen duelako aukeratu nuen karrera hau, baina horretarako Madrilera etorri behar izan nuen, EHUn ez baitago horrelako gradurik. Hasiera zaila izan bada ere, izan ere arraroa egiten da euskara ez entzutea egun osoan, pixkanaka moldatzen ari naiz. Hala ere, jendearen indibidualismoa jasaten zaila egiten zait. Maitane Rodríguez García Siempre me han gustado los idiomas y todo lo referente a la comunicación. Por lo que, después de mucho mirar y ver que en el País Vasco no podía cursar este tipo de carrera, me decidí por irme a Madrid a estudiar Lenguas modernas, Cultura y Comunicación. La experiencia, aunque dura, está siendo muy positiva. Unibertsitate Ikasketen Amaierako Sariak Joan den azaroaren 18an, Unibertsitate Ikasketen Amaierako Sarien XXXVII. edizioko irabazleei sariak banatzeko ekitaldia ospatu zen. Bertan 59 ikaslek jaso zituzten edizio honetako Ikasketa Amaierako Sariak. Kutxako lehendakari Xabier Iturbe ekitaldiaren buru zela, parte-hartzaileen artean unibertsitate-agintariak eta, haiekin batera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburu Cristina Uriarte ere bertan izan ziren. Sari horiek urtero ematen ditu Kutxak eta azken honetan 2012-2013 ikasturtean unibertsitate-ikasketak bukatutako espediente akademikorik onenak lortu dituzten ikasleak saritu dira, Gipuzkoako Campusetako Fakultate, Unibertsitate Eskola eta Goi Mailako Eskola Teknikoetako ikasleen artean. Edizio honetan, Boloniako gradua bukatutakoen artean, Industria Ingeniari IRATXE AIZPURUA MAESTRE izan da sarituetako bat, Batxilergoa amaitu arteko ikasketak gure ikastetxean egin zituen zumaiarra. Iratxek Mondragon Unibertsitatean egin ditu ingeniaritza ikasketak, espediente onenaren saria jasoz. Gure zorionik beroena, beraz, Iratxeri eta bere familiari. Kutxa entrega los Pemios Fin de Carrera a los 59 mejores expedientes universitarios guipuzcoanos. Kutxa entregó el 18 de noviembre sus Premios Fin de Carrera a los mejores expedientes académicos del pasado curso 2012-2013 entre quienes finalizaron sus estudios universitarios en el campus guipuzcoano de la Universidad del País Vasco UPV/EHU, Universidad de Deusto, Mondragon Unibertsitatea MU y Universidad de Navarra. Entre los premiados está nuestra exalumna Iratxe Aizpurua Maestre, que ha terminado como mejor expediente el grado de Ingeniería Industrial en Mondragon Unibertsitatea. Zorionak! 2014ko apirila 15. zenb. 37 omenaldia Zumaiako Institutua osatzen dugun guztion izenean, “ESKERRIK ASKO, ALFREDO ETA ARANTXA!!!” Joan den abenduaren 20an, oporren aurretik izan ohi dugun festa giroan, erretreta hartu berri duten gure ikastetxeko bi irakasle agurtu genituen: Arantxa Irulegi eta Alfredo Garcia. Irakaskuntzari emandako urte AGUR, ALFREDO Ai, Alfredo, Alfredo, bazoaz hainbeste urte eta gero, une onak igaro ditugu batera, Talaira joan ginenean afaltzera, ez zaizkigu inoiz ahaztuko elkarrekin igarotako momentuak eta hainbat ikaslek azterketetan izandako sustuak. Oraindik ere gustura egongo ginateke zurekin, egun batean joango zinela, ordea, bagenekien. Guk ez genuen espero hain pronto eta ohartzean geratu ginen tonto. Lasai, ez egin negarrik, ez zara inoiz geratuko bakarrik. Oso pozik geratu gara pertsona ona baitzera. Egilea: Tutoretzako ikasleak luzeen ondoren, iritsi zaie, bada, atseden pixka bat hartu eta bizimodu berriari ekiteko garaia. Horrela, baz­ kari eder baten inguruan bukatu genuen eguna, musika eta guzti. AGUR, ARANTXA Arantxa orientatzailea Arantxa neska panpoxa Arantxa gu guztiontzat laguntzaile aproposa Arantxa momentu oro dudak argitzen jainkosa bidea zuzen jartzeko buru guztien ahotsa zu laguntzeko beti prest beroa duzu bihotza nahiz eta gu galduta egon nahiz bidea izan hotza gure partetik eskerrak eta dezazula goza. Egilea: Batxilerreko ikasleak ESKERRIK ASKO, ALFREDO Gizonak nolakoa izan behar duen zuk erakutsi diguzu, errepidean zure jeep-arekin beti nagusi eta maisu, merezi duzu ta geratzen dena ondo aprobetxatu ezazu nik esaten dizut oraintxe zuri txiki handia zara zu. Doinua: O, baserritxo 38 Egilea: Ibai Etxabe 2014ko apirila • 15. zenb. Gure dudak argitzeak badulako nahiko tela bateko nota behar da besteko notak direla nahikoa zuk egin duzu irabazteko txapela buru guztiak argitzen egindako lan itzela orain disfruta ezazu datorrena datorrela nahiz eta gure albotik joan gure artean zaudela laguntzen segi ezazu zuk orain arte bezela. 2014-12-20, ALFREDOREN ERRETRETA Jubilatu zara zu aurten gabonetan, gabonak ondo pasa opa dut benetan, ondo pasa dugula aurreko urtetan zurekin egon garen momentu denetan. Doinua: Pasaiako plazatik Egilea: Aritz Agirre Alai auzategia 8 20750 Zumaia (Gipuzkoa) Diseinu zerbitzuak tel.: 943 14 31 22 Kopiak eta materiala tel./Faxa: 943 14 31 20 www.a3zumaia.com [email protected] E SKERRIK A SK O 2 5 U R T E Z U EKI N %25 DESKONTUAK 25 urtez gure ondoan zaudelako. Txomin Agirre 6, 20750 T 943 143 057 www.eduoptika.com